Han eta Hemen | 2017ko Irailaren 28a

Bertsolari Txapelketa Nagusia - Baigorriko saioa Alaia Martinentzat

B.S.

Alaia Martin saio irabazlea
Alaia%20Martin%20saio%20irabazlea

Dirudienez aurtengo Bertsolari txapelketa nagusiak hastapen ona ukan du larunbatean Baigorriko ezkerparetan, 620 entzule biltzen zirela.

Dirudienez aurtengo Bertsolari txapelketa nagusiak hastapen ona ukan du larunbatean Baigorriko ezkerparetan, 620 entzule biltzen zirela. Antolatzaile lagun ziren Baigorriko Herriko Etxea, Basaizea eta Etxauzea elkarteak agurtu ondoan saioa bixi bixia eraman du Joana Itzaina aurkezleak. Zortziko handi, zortziko eta hamarreko txikian ziren oÀ¯'¬'zio lanak; hiru punturi erantzun eta kartzelakoa azken lan gisa. Gaia hau zuten: ''Komisaldegitik deitu dizute agertu dela erranez''. Gai abstraktua iduri zuen baina sei bertsolariek ongi landu dutena. Mikelek eta Beñatek berreskuratu dituzte batek bere mugikorra, besteak bere espos erraztuna; Aimarrek, Alaiak eta Xabik beren seme alaba galduak atzeman dituzte; Anderrek aldiz gorputz aurkitu du bere lagun bat. Hunkigarriak izan dira kartzelako lan horiek oro. Azkenean sailkapena hau izan da, 5 gizonen artean andere bakarra nagusitzen zela, zuzenean doa finalaurrekoetara: 1) Alaia Martin 712 puntu; 2) Aimar Karrika 651,5 puntu; 3) Beñat Ugartetxea 631,5 puntu; 4) Ander Lizarralde 624 puntu, 5) Mikel Artola 620 puntu; 6) Xabi Maia 598,5 puntu. Heldu den asteburuan bi saio, larunbatean Seguran eta igandean Leitzan. Agur bertsozale.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3418. zbk

Badira gauza batzuk egiak izanik ere hobe ez sinestea.

Beaumarchais

Azalekoa | 2017/09/28

Langileriaren kezkak

P.J.

Langileriaren%20kezkak

Frantses gobernuak bideratu nahi duen Lan Kodearen erreformak kezka handiak sustatzen ditu langileriaren baitan. Are gehiago erreforma hori "ordenantza" bidez inposatzeak.

Frantses gobernuak bideratu nahi duen Lan Kodearen erreformak kezka handiak sustatzen ditu langileriaren baitan. Are gehiago erreforma hori "ordenantza" bidez inposatzeak. Frantziako hiri handi frankotan bezala, Baionan ere egin zen manifestaldi bat irailaren 12an, antolatzaileen arabera lau milako bat lagun bildu zituena. Gure ustez zenbaki zuzenagoa 2.500 ingurukoa zen. Aldi honetan, irailaren 21ean, Hendaian da manifestaldia burutu. Zergatik Hendaian? Hor baitziren iragaten Frantziako Hiri Ttipien Elkartearen jardunaldiak. Elkarte horrek 2.500etik 25.000 biztanlerainoko hiriak ditu biltzen. Elkarte horretako 300 ordezkari ziren Hendaiara jinak, bilkurak haatik nagusiki Irungo Ficoba zentroan zirela iragaten, muga ondoan, Santiago zubitik hor berean. Eta Edouard Philippe frantses gobernuburua etortzekoa zen. Hara zergatik langileen sindikatuek hor elgarretaratzera zuten erabakia. Baina hara, egun batzuk lehenago lehen ministroak jakinarazi du ez zela etorriko eta haren ordez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016