Gure Hitza | 2017ko Azaroaren 23a

Erresiñola

Peio Jorajuria

Euskal zinema ohoretan da zenbait aste hautan.

Euskal zinema ohoretan da zenbait aste hautan. Joan den asteburu guzian iragan da Zinegin festibala Hazparnen, arrakastatsuki, festibal horrek urtetik urtera bere ziloa egiten ari duela Ipar Euskal Herriko panorama kulturalean. Manex Fuchs eta Eñaut Castagneten "Non" filmak ere publikoa ederki bildu du gure hiru euskal lurraldetako zine-geletan; sozial alorra jorratzen duen fikzioa greba mugimendu baten haritik doa. Halaber jendetsua Sandra Blondel eta Pascal Hennequin zinegile gazteen "Irrintzina, le cri de la génération climat" filmak tirriatu duen publikoa. Eta deritzuet dokumental hau zinez indartsua dela, Bizi mugimendu altermundialistako militanteek bereziki, Txetx eta holako batzuen ildotik, daramaten borroka eredu bezala ekarririk munduaren aitzinera, Frantzian gaindi eta haratago ere onddoak bezala zabaltzen ari diren Alternatiba egunak lekuko. Euskaldunak ez daude lo! Eta iragaten ari da ere Eugène Green zinegilearen "Faire la parole" filma, euskal kultura ohoratzen duena, Erramun Martikorena eta bertze batzuen lekukotasunekin.

Eta hara beste dokumental bat ere datorkigula. ETBko Franck Dolosor kazetariak ondu duen "Estitxu" filma. Obra horren ekoizten ari zelarik jin zitzaigun senpertar zinegilea, gure astekariak orai dela berrogei bat urte Beskoitzeko erresiñolaz argitaratutako artikulu zenbait dokumental horretan sartu nahian zabilalakoz. Berehalako baimena eman genion, bistan da, ezagutu dugunek hain genuen beskoiztar kantaria miresten. Hegoaldekoek Beskoitzeko urretxindorra deitzen zuten. Boza urrezkoa zuen. Franck Dolosorrek bildu dituen lekukotasunak, bere blogean agertzen dituenak, zinez suharrak dira. "Euskal Herriko ahots ederrenetakoa zen berea", Maite Idirin kantariaren arabera. "Abeslari onena eta osoena izan zen" dio bere aldetik Pello Zabala frantziskotarrak. "Egon den ahots galantenetarikoa", Gontzal Mendibilen hitzetan. Antton Valverdek ere miresten zuen: "Gutxik kantatzen zuten horren ondo". Eta hor dira ere bertze kantari askoren lekukotasun beroak, Erramun Martikorena, Amaia Zubiria, Xabier Saldias, Maria Eugenia Etxeberria, Mikel Markez eta beste batzuenak.

Belaunaldi gazteek ez dute Estitxu ezagutzen, holako kantaririk bazela ere ez dakikete. Film horrek huts hori erreparatuko du handizki. Zeren ez zen nornahi Estitxu, Robles Arangiz familia osoa nornahi ez den bezala, Alatz, Ugutz, Iker, Irkus anaiak, Naia, Gorka, Koldo ilobak, denak artistak, bakoitza bere dohainarekin. Minbiziak eramanik betirako, goizegi airatu zitzaigun erresiñolak ukan beza gaur ere ospe, merezi du. Azaro erditan Bilbon erakutsia izan da "Estitxu" filma lehen aldikoz eta heldu den astean (azaroaren 29an) Senperen da erakutsiko. Bil dadila jendea saldoan, erresiñolaren kantua bihotzean sar diezaion.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3426. zbk

Deusik ez da jeloskeria baino gauza itsusiagorik.

Shakespeare

Gure Hitza | 2017/11/23

Erresiñola

Peio Jorajuria

Euskal zinema ohoretan da zenbait aste hautan.

Euskal zinema ohoretan da zenbait aste hautan. Joan den asteburu guzian iragan da Zinegin festibala Hazparnen, arrakastatsuki, festibal horrek urtetik urtera bere ziloa egiten ari duela Ipar Euskal Herriko panorama kulturalean. Manex Fuchs eta Eñaut Castagneten "Non" filmak ere publikoa ederki bildu du gure hiru euskal lurraldetako zine-geletan; sozial alorra jorratzen duen fikzioa greba mugimendu baten haritik doa. Halaber jendetsua Sandra Blondel eta Pascal Hennequin zinegile gazteen "Irrintzina, le cri de la génération climat" filmak tirriatu duen publikoa. Eta deritzuet dokumental hau zinez indartsua dela, Bizi mugimendu altermundialistako militanteek bereziki, Txetx eta holako batzuen ildotik, daramaten borroka eredu bezala ekarririk munduaren aitzinera, Frantzian gaindi eta haratago ere onddoak bezala zabaltzen ari diren Alternatiba egunak lekuko. Euskaldunak ez daude lo! Eta iragaten ari da ere Eugène Green zinegilearen "Faire la parole" filma, euskal kultura ohoratzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016