Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2017ko Azaroaren 23a
Dolu
Kanbo Arditeitik jin zitzaikun berria, Manex Sallagoity apeza zendu zela 98 urtetan.
Kanbo Arditeitik jin zitzaikun berria, Manex Sallagoity apeza zendu zela 98 urtetan. Manex 20 urtez egona zen gure parropian erretor kartsu eta bihotz onekoaren oroitzapena ukanen dugu, elizan elizgizon kantaria, elizkizun airosak maite, kanpoan konpainiako gizon laketa, apezetxeko atea ideki orduko ongi-etorri beroaren egiten zakiena. Laborari semea izanez, maite zinuen zure baratzea, zoin eder eta garbi atxikitzen zinuela! Elizkizun ederrak ukan dituzu Heletako elizan, merezituak zinituen bezalakoak. Orain pausa zaite, Manex, betiko zorionean. Guk hemendik adiskidantzazko doluminak familiari.










