Egun eta bihar | 2017ko Azaroaren 23a

Ordezkari nagusia

J-B D.

Christophe Castaner (arg. Marianne Casamance)
Christophe%20Castaner%20(arg.%20Marianne%20Casamance)

Macrontiarrek hautetsi dute beraz beren alderdiburua.

Macrontiarrek hautetsi dute beraz beren alderdiburua. Ez dira egia erran biziki akitu hautua ezin trenkatuz. Hautagai bat baizik ez zuten alabainan, Christophe Castaner ministroa. Ez dute haatik alderdiburu izendatu, denek jakinki-eta bistan da alderdiaren egiazko buru lehena Macron presidenta bera dela, eta ez beste nehor. Hartu duen karguari izen berezi bat eman diote, "délégué général", batzuk frango bitxia kausitzen dutena. Euskaraz erraiten ahal ginuke orobat ordezkari nagusi. Norbaitek gogoan balin badu egokiagoa litakeen zerbait, erran gustuan... Erraiten ahal da buruzagi berriak bilkuran ziren guzien bozak bildu dituela airoski. Nehor ez da kontra agertu, bi boz zuri halere bainan batto berarena izaiten ahal... Ordezkari nagusiak talde bat ukanen du bere laguntzaile. Hor, lau zerrenda agertu dira haatik, Richard Ferrand buru zuenak ukan du gehiengo ederra (%75). Bozetarik landa hauxe da azpimarratu sekulan baino kar gehiagorekin, alderdia ari dela Frantziaren berritzeari eta hartu bide hortarik segituko duela.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2017/11/23

Nardatuak?

J-B D.

Macrontiarren alderdia ari delarik bere erroak azkartu eta hedatu beharrez, buruzagitza dena berriturik beraz, ehun bat lagunek, orai arte alderdi hortan zirenek, jakin-arazi dute deplauki nardatuak direla eta nahiago dutela alderdi hortarik kanpo joan, alderdi hortan badela sobera larderia eta nagusikeria...

Irakurri segida

3426. zbk

Deusik ez da jeloskeria baino gauza itsusiagorik.

Shakespeare

Gure Hitza | 2017/11/23

Erresiñola

Peio Jorajuria

Euskal zinema ohoretan da zenbait aste hautan.

Euskal zinema ohoretan da zenbait aste hautan. Joan den asteburu guzian iragan da Zinegin festibala Hazparnen, arrakastatsuki, festibal horrek urtetik urtera bere ziloa egiten ari duela Ipar Euskal Herriko panorama kulturalean. Manex Fuchs eta Eñaut Castagneten "Non" filmak ere publikoa ederki bildu du gure hiru euskal lurraldetako zine-geletan; sozial alorra jorratzen duen fikzioa greba mugimendu baten haritik doa. Halaber jendetsua Sandra Blondel eta Pascal Hennequin zinegile gazteen "Irrintzina, le cri de la génération climat" filmak tirriatu duen publikoa. Eta deritzuet dokumental hau zinez indartsua dela, Bizi mugimendu altermundialistako militanteek bereziki, Txetx eta holako batzuen ildotik, daramaten borroka eredu bezala ekarririk munduaren aitzinera, Frantzian gaindi eta haratago ere onddoak bezala zabaltzen ari diren Alternatiba egunak lekuko. Euskaldunak ez daude lo! Eta iragaten ari da ere Eugène Green zinegilearen "Faire la parole" filma, euskal kultura ohoratzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016