Mundu zabalean | 2017ko Azaroaren 23a

Mali, Niger eta beste

M.P.

Diote gero ta gehiago Mali hori Frantziarentzat Afganistan bat bihur ditekela, hain dira gauzak hor gaindi makur eta airean!

Diote gero ta gehiago Mali hori Frantziarentzat Afganistan bat bihur ditekela, hain dira gauzak hor gaindi makur eta airean! Malin eta inguruetan jendeak gero ta erradikalago bihurtzen ari direla, gobernuak ahultzen ari eta beraz jihadistak gero ta gehiago ausartatuak. ONUko buruak berak ateraldi bat egina du Niger aldera joan den aste hortan, hobeki nahiz ikusi berak zer nora doatzin horgo gorabeherak. Anartean Frantzia eginahala prudenki lotua da naski orain bere egitekoari, bainan gerta ditekenaz ez aski segurtatua. Beraz noiz arte hor egon behar du Frantziak? Macron jaunak berak ez dio hortaz gauza handirik. Denbora bateko espantuak sartuak? Kasu beraz hor gaindi oraino gerta ditekenari. Afera biziki mintzen ez ote den ari azkenekoz?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3426. zbk

Deusik ez da jeloskeria baino gauza itsusiagorik.

Shakespeare

Gure Hitza | 2017/11/23

Erresiñola

Peio Jorajuria

Euskal zinema ohoretan da zenbait aste hautan.

Euskal zinema ohoretan da zenbait aste hautan. Joan den asteburu guzian iragan da Zinegin festibala Hazparnen, arrakastatsuki, festibal horrek urtetik urtera bere ziloa egiten ari duela Ipar Euskal Herriko panorama kulturalean. Manex Fuchs eta Eñaut Castagneten "Non" filmak ere publikoa ederki bildu du gure hiru euskal lurraldetako zine-geletan; sozial alorra jorratzen duen fikzioa greba mugimendu baten haritik doa. Halaber jendetsua Sandra Blondel eta Pascal Hennequin zinegile gazteen "Irrintzina, le cri de la génération climat" filmak tirriatu duen publikoa. Eta deritzuet dokumental hau zinez indartsua dela, Bizi mugimendu altermundialistako militanteek bereziki, Txetx eta holako batzuen ildotik, daramaten borroka eredu bezala ekarririk munduaren aitzinera, Frantzian gaindi eta haratago ere onddoak bezala zabaltzen ari diren Alternatiba egunak lekuko. Euskaldunak ez daude lo! Eta iragaten ari da ere Eugène Green zinegilearen "Faire la parole" filma, euskal kultura ohoratzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016