Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2017ko Azaroaren 23a

Pilota Bizi

M.O.

Aste huntako berrietan, esku huskako berriak eman aitzin, palantxazkoetaz gira lehenik mintzatuko.

Aste huntako berrietan, esku huskako berriak eman aitzin, palantxazkoetaz gira lehenik mintzatuko. Neskek eta andereek ere beren xapelgoa segitzen dute paletan pilota betearekin eta joan den asteburuan Irisartarrak pilota elkarteko lau parek final-laurdenak jokatu zituzten, hiruk gaztetxoetan eta batek hirugarren mailan, maleruski azken hauek (J. Arrabit-M. Arhets) galdu dute beren partida 39-40 Arbonarren parean. Aldiz, gaztetxoen B mailan, gure bi parek irabazi, beraz finalerdietan Emma Orhategaray-Katixa Vignau-Tuquet ariko dira Sara Legarto-Leire Etcheversen parean eta ondorioz Irisarriko pare batek finala jokatuko du abenduaren 3an Irisarriko trinketean. Gure irakurleeri ere abisu bat, asteburu huntan finalerdiak jokatuko direla, ibiakoitzean arratsaldeko 5etarik goiti eta igandean egun osoan, xitoetarik lehen maileraino, beraz palantxa andere eta jabe aste undar huntan eta funtsean bestean ere (finalekin), Irisarriko trinketean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3426. zbk

Deusik ez da jeloskeria baino gauza itsusiagorik.

Shakespeare

Gure Hitza | 2017/11/23

Erresiñola

Peio Jorajuria

Euskal zinema ohoretan da zenbait aste hautan.

Euskal zinema ohoretan da zenbait aste hautan. Joan den asteburu guzian iragan da Zinegin festibala Hazparnen, arrakastatsuki, festibal horrek urtetik urtera bere ziloa egiten ari duela Ipar Euskal Herriko panorama kulturalean. Manex Fuchs eta Eñaut Castagneten "Non" filmak ere publikoa ederki bildu du gure hiru euskal lurraldetako zine-geletan; sozial alorra jorratzen duen fikzioa greba mugimendu baten haritik doa. Halaber jendetsua Sandra Blondel eta Pascal Hennequin zinegile gazteen "Irrintzina, le cri de la génération climat" filmak tirriatu duen publikoa. Eta deritzuet dokumental hau zinez indartsua dela, Bizi mugimendu altermundialistako militanteek bereziki, Txetx eta holako batzuen ildotik, daramaten borroka eredu bezala ekarririk munduaren aitzinera, Frantzian gaindi eta haratago ere onddoak bezala zabaltzen ari diren Alternatiba egunak lekuko. Euskaldunak ez daude lo! Eta iragaten ari da ere Eugène Green zinegilearen "Faire la parole" filma, euskal kultura ohoratzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016