Herriz Herri - Biarritz (L) | 2017ko Azaroaren 23a

Oldarra abesbatza Frantziako monastegietan gaindi

Oldarra%20abesbatza%20Frantziako%20monastegietan%20gaindi

Larrazken huntan, Oldarra abesbatzak Frantziako monastegietan gaindi ibilaldia egiten ari du, kantaldiak eskainiz euskaraz bezala latinez edo frantsesez.

Larrazken huntan, Oldarra abesbatzak Frantziako monastegietan gaindi ibilaldia egiten ari du, kantaldiak eskainiz euskaraz bezala latinez edo frantsesez. Kantatuz bietan otoizten dela eta, kantaldi bereziak dira, gainera dohainik eta kartsutasun eta isiltasunean emanak... Jadanik, duela hain xuxen 10 urte, Konpostelako beilabidea egin zuten Oldarrako kantariek, beilaren hiri nagusietan 10 bat kontzertu eskainiz, azkena Konpostelan berean. Aurten frailetxetan gaindi egiten ari duten ibilaldia, urriaren 14an abiatua dute, La Pierre qui Vire, Yonne departamenduan kokatzen den Beneditanoen abadian. Biharamunean Ignyko serorategian eman dute kontzertua, jende ainitz bilduz kartsutasunean. Bidenabar Xanpainako eta Borgoinako eskualdeak ere bisitatu dituzte, hango arno onak jastatuz eta sotoak bisitatuz. Ondotik Sainte-Marie-du-Désert, Tolosa ondoko Beneditanoen abadian kantatu dute. Azaroaren 12an Tourseko basilika ederrean ziren, Jondoni Martinen hilobia gordetzen duen basilika mukuru betean. Betharramen azaroaren 19an, Ligugeko abadian eta Rionseko Broussey abadian azaroaren 25ean eta 26an jarraituko du ibilaldiak. Bururatzeko, Beloken emanen dute azken kantaldia igandez, abenduaren 10ean. Nola ez, beren errepertorioan besteak beste aita Iratzeder eta Etchehandyren olerkiak kantatzen dituzte-eta, Urteagak edo Olaizolak musikatuak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3426. zbk

Deusik ez da jeloskeria baino gauza itsusiagorik.

Shakespeare

Gure Hitza | 2017/11/23

Erresiñola

Peio Jorajuria

Euskal zinema ohoretan da zenbait aste hautan.

Euskal zinema ohoretan da zenbait aste hautan. Joan den asteburu guzian iragan da Zinegin festibala Hazparnen, arrakastatsuki, festibal horrek urtetik urtera bere ziloa egiten ari duela Ipar Euskal Herriko panorama kulturalean. Manex Fuchs eta Eñaut Castagneten "Non" filmak ere publikoa ederki bildu du gure hiru euskal lurraldetako zine-geletan; sozial alorra jorratzen duen fikzioa greba mugimendu baten haritik doa. Halaber jendetsua Sandra Blondel eta Pascal Hennequin zinegile gazteen "Irrintzina, le cri de la génération climat" filmak tirriatu duen publikoa. Eta deritzuet dokumental hau zinez indartsua dela, Bizi mugimendu altermundialistako militanteek bereziki, Txetx eta holako batzuen ildotik, daramaten borroka eredu bezala ekarririk munduaren aitzinera, Frantzian gaindi eta haratago ere onddoak bezala zabaltzen ari diren Alternatiba egunak lekuko. Euskaldunak ez daude lo! Eta iragaten ari da ere Eugène Green zinegilearen "Faire la parole" filma, euskal kultura ohoratzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016