Pilota | 2017ko Azaroaren 23a
Hegoaldeko berriak
JME
Joan den asteburuan pilotaren gertakari nagusia Bilbon zen.
Joan den asteburuan pilotaren gertakari nagusia Bilbon zen. Huna, joan den igande arratsaldeko emaitzak:
Bilbo (Bizkaia): 2017/11/19an
Jaka À¢'€'" Rezusta.................. 22
Arteaga À¢'€'" Larunbe............. 18
Finalean:
Altuna III............................. 22
Urrutikoetxea..................... 21
Gaitzeko sukarra sortua zuen partida hunek hainbestetaraino nun ez baitzen gehiago sartzeko txartelik salgai gelditzen finala baino hamar egun lehenago. Bilboko Bizkaia pilota lekuan zirenei ez zaie dolutu eta Euskal Telebistaren bidez partida ikusi dutenek ere gozatu dute beren plazera. Beraz, lauterdiko xapelduna aurten Jokin Altuna Amezketako pilotari gaztea, 21 urte dituena doi-doia, finala tanto soil batez irabazirik Urrutikoetxearen kontra. Joan den urtean, Jokin Altunak tanto batez galdu zuen finala Bengoetxearen kontra baina aurten lehen titulua eraman du oren bat eta laurden iraun duen partida gogor baten buruan. Partida guzian, bi pilotariak elgarren bete ziren, bakoitzak bere aldian abantaila hartzen zuela, 7 aldiz berdin: 4/4, 7/7, 10/10, 18/18, 19/19,20/20, 21/21. Urrutikoetxeak kanporat igorri duen pilota batek eman dio garaipena Jokin Altunari eta Aspe enpresari.
Dario À¢'€'" Erostarbe.............. 18
Agirre À¢'€'" Ibai Zabala............. 8
Heldu den astean hasiko da binakako xapelketa. Xehetasun gehiago emanen dugu ondoko egunetan.
Bera: 2017/11/24an À¢'€'" 21:00etan
Retegi BI À¢'€'" Martinez............?
Errandonea À¢'€'" Tolosa...........?










