Herriz Herri - Itsasu (L) | 2017ko Azaroaren 23a
Hernandorena sariketa
B.S.
Hitzartu bezala, ari beharrak ziren sei bertsulariek bertsu saio on baten entzuteko parada eman digute juan den ortzirale arratsean Itsasuko Goxoki gaztetxean bilduak ginen 40 bat entzuleri, herriko alaba Ainhoa Sarasua zutela gidari.
Hitzartu bezala, ari beharrak ziren sei bertsulariek bertsu saio on baten entzuteko parada eman digute juan den ortzirale arratsean Itsasuko Goxoki gaztetxean bilduak ginen 40 bat entzuleri, herriko alaba Ainhoa Sarasua zutela gidari. Saio bukaeran Aitor Servier eta Jon Gurutxaga atera dira lehen, erran behar da hargatik besteak oro puntuetan oso hurbil ibili direla. Larunbat huntan Baionako Zizpa Gaztetxean 21:00etan finalean bi izendatu horier gehituko zaizkote: Nahia Sasco, Maider Arregi, Maialen Akizu eta Aratz Igartzabal. Finalaren berri heldu den astean.











