Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2017ko Azaroaren 23a
Gaztelu elkartean
Jean-Pierre Arotçarena 9 urtez elkarte buru egon denak jakinarazten du 2018an utziko duela bere lekua.
Jean-Pierre Arotçarena 9 urtez elkarte buru egon denak jakinarazten du 2018an utziko duela bere lekua. Ondorioz oraidanik xekatzen da ardura hori har lezakeen norbeit, emazte edo gizon. Segida hartzeko gogoa duenak jakinaraz dezala 05 59 29 56 75era deituz edo ordenagailuz: bordagaralla@gmail.com. Aldaketa heldu den urteko biltzar nagusian eginen da alabainan. Hirugarren adinekoek badute haatik hitzordu interesgarri bat abendoaren 7an, ostegun eguerdiarekin biltzekoak baitira Aihertarrekin Seroratea jatetxean, aingira eta gaineratiko gauza onen gozatzeko eta memento goxo baten iragaiteko adixkidetasunean. Abendoaren 2ko izena emaitea galdatua da 05 59 29 66 16ra.










