Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2017ko Azaroaren 23a
Irulegiko arnoen merkatu handia Donibane Garazin abenduaren 3an
Bere arnoak hemengo jendetzari hobeki ezagutarazteko xedez, Irulegiko mahastizainek merkatu handi bat antolatzen dute abenduaren 3an, igandez (10:00-17:00) Donibane GarazinBere arnoak hemengo jendetzari hobeki ezagutarazteko xedez, Irulegiko mahastizainek merkatu handi bat antolatzen dute abenduaren 3an, igandez (10:00-17:00) Donibane Garazin, merkatu estalian., merkatu estalian.
Bere arnoak hemengo jendetzari hobeki ezagutarazteko xedez, Irulegiko mahastizainek merkatu handi bat antolatzen dute abenduaren 3an, igandez (10:00-17:00) Donibane Garazin, merkatu estalian. Sahetsean ukanen dituzte Marcillaceko sor-markako arnoak (Aveyron). Alabainan, hango mahastiak Irulegikoen iduriak dira, bai eremuz (200 ha), bai kopuruz (kooperatiba bat eta 12 mahastizain independente). Marcillacetik lau mahastizain etorriko dira, arno beltz eta gorriarekin (ez dute, haatik, arno zuririk ekoizten). Abenduaren 3an, egun osoan, Irulegiko eta Marcillaceko arnoak jastatzen ahalko dira eta erosten ahalko, mahastizain andana batek argitasun guziak emanik. Eguerditan, bi lurralde horietako arnoen jastaketa konparatiboa eginen da, Baiona eta Angelun bi arno sotoren jabe den Vincent Damestoyk komentaturik. Goiz partean hitzaldi ofizialak izanen dira mahastizainburuen (Olivier Martin eta Sébastien Clauzel) eta hautetsien inguruan, merkatu hortara gomitatuak direla Lurraldeko, Departamenduko eta Euskal Elkargoko hautetsi arduradunak, bai eta euskal lur huntako beste hiru sor-marketakoak (Ossau-Irati, Ezpeletako Biperra, Kintoa). 11:00 eta 15:00etan Sarde Sardexka elkarteak antolatutako tailer batzutan parte hartzen ahalko da, bai gazteek bai helduek, haurrek beren xokoa ere ukanen dutelarik bertzalde (puzgarriak). Egun osoan, bestalde, Irulegiko arnoen sor-makari buruzko argazki erakusketa zabalduko du tokiko Agian elkarteak. Eta hau ere jakin ezazue, egun osoan idekiko den arno ostatuaz bestalde, tokiko Aihena sotoak xanpaina eta bertze edari batzuren saltzea segurtatuko du. Edariak janaria ere eskatzen baitu, 11:00 eta 15:00 bitartean,
Amenduzeko Gozo Gose enpresako Gexine Thicoipe janari prestatzaileak jatekoa zerbitzatuko du gose diren guzieri. Merkatu hortarat sartzeko 5 euro ordaindu beharko da, bisitari bakoitzari eskainia izanen zaiola baso serigrafiatua. Ongi etorri orori.










