Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017ko Azaroaren 23a

Goxokiko kideen bazkaria

Goxoki, hirugarren adinekoen elkarteak antolatu urteko azken bazkariak 125 kide bildu ditu joan den igandean, Plaza Xokon.

Goxoki, hirugarren adinekoen elkarteak antolatu urteko azken bazkariak 125 kide bildu ditu joan den igandean, Plaza Xokon. Giro onean, bazkari ona gozatu dute J. Darraidou akordeoilariak ongi alaitu duena. Gure herri hedatuan bizi diren adinetakoentzat parada ederra elgar ikusteko, solastatzeko eta kantatzeko ere baita ahal dutenentzat, dantza piko bat emaiteko eta bestentzat mus partida zonbait jokatzeko. Etxerateko bidea hartzean, oro pozik zauden egun goxoa iraganik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3426. zbk

Deusik ez da jeloskeria baino gauza itsusiagorik.

Shakespeare

Gure Hitza | 2017/11/23

Erresiñola

Peio Jorajuria

Euskal zinema ohoretan da zenbait aste hautan.

Euskal zinema ohoretan da zenbait aste hautan. Joan den asteburu guzian iragan da Zinegin festibala Hazparnen, arrakastatsuki, festibal horrek urtetik urtera bere ziloa egiten ari duela Ipar Euskal Herriko panorama kulturalean. Manex Fuchs eta Eñaut Castagneten "Non" filmak ere publikoa ederki bildu du gure hiru euskal lurraldetako zine-geletan; sozial alorra jorratzen duen fikzioa greba mugimendu baten haritik doa. Halaber jendetsua Sandra Blondel eta Pascal Hennequin zinegile gazteen "Irrintzina, le cri de la génération climat" filmak tirriatu duen publikoa. Eta deritzuet dokumental hau zinez indartsua dela, Bizi mugimendu altermundialistako militanteek bereziki, Txetx eta holako batzuen ildotik, daramaten borroka eredu bezala ekarririk munduaren aitzinera, Frantzian gaindi eta haratago ere onddoak bezala zabaltzen ari diren Alternatiba egunak lekuko. Euskaldunak ez daude lo! Eta iragaten ari da ere Eugène Green zinegilearen "Faire la parole" filma, euskal kultura ohoratzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016