Herriz Herri - Baiona (L) | 2017ko Azaroaren 23a
Jean-François Bernardini korsikarraren mintzaldia ezbortizkeriaz
Euskal Herriko giristinoen foroak Jean-François Bernardini korsikarra gomitatzen du ezbortizkeriaz mintzatzera azaroaren 26an Baionan.
Euskal Herriko giristinoen foroak Jean-François Bernardini korsikarra gomitatzen du ezbortizkeriaz mintzatzera azaroaren 26an Baionan. Jean-François Bernardinik 2002an muntatua du UMANI elkartea, bultzatzen du jendarte modelo bat giza eta elkartasun baloreak bermatuko dituena. Elkarte horrek baditu gaur egun 4.200 kide eta laguntzaile mundu osoan. Ezbortizkeriaren kultura bultzatzen du publiko zabalenari hedatua. Hamabost urtez 30.000 presuneri ezagutarazia diote ezbortizkeria. Ezbortizkeriaren gaualdia Baiona-Poloko gazte-elkartetxean iraganen da azaroaren 26an, igande arratsaldeko 5etatik aitzina. Elkartetxeko sarreran, publikoak izanen du parada ezbortizkeriaren edozein moldetan hemen engaiatuak diren talde eta mugimenduak ezagutzeko. Arratsaldeko 6etan Jean-François Bernardini mintzatuko da ezbortizkeriaren bidean UMANI elkartearekin egiten duen lanaz. Publikotik jinen zaizkion galdeei gogotik ihardetsiko du. Arratseko 8etako hurrupaldiarekin bururatuko da gaualdia. Sartzea urririk da.












