Herriz Herri - Uharte Garazi (NB) | 2017ko Azaroaren 23a

Ortzaize eta Uharte Garaziko haurtzaindegien ate idekiak

30 urte jadanik!

30 urte jadanik! 1987an sortu zen Hats Berri elkartea, bi haurtzaindegi dituela kudeatzen, Ortzaizeko Panpina eta Uharte Garaziko Haurren Xokoa, Euskal Herri barnealdeko lehen bi haurtzaindegi elebidunak. Azaroaren 25ean, larunbat huntan, da urtemuga hori ospatuko. 10:00-12:00 Ortzaizeko haurtzaindegiak ateak idekiko ditu, 14:00-16:00 Uharte Garaziko haurtzaindegiaren ate idekien aldi eta han berean 17:00 hitzaldi ofizialak, 18:30 aperitifa eta otordua (aitzinetik erreserbatu dutenentzat), arratsean kantaldi eta dantzaldi. Haurtzaindegi horietan ibili diren guziak, haur, aita-amak, aitatxi-amatxiak, gomit dira besta goxo hortara.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3426. zbk

Deusik ez da jeloskeria baino gauza itsusiagorik.

Shakespeare

Gure Hitza | 2017/11/23

Erresiñola

Peio Jorajuria

Euskal zinema ohoretan da zenbait aste hautan.

Euskal zinema ohoretan da zenbait aste hautan. Joan den asteburu guzian iragan da Zinegin festibala Hazparnen, arrakastatsuki, festibal horrek urtetik urtera bere ziloa egiten ari duela Ipar Euskal Herriko panorama kulturalean. Manex Fuchs eta Eñaut Castagneten "Non" filmak ere publikoa ederki bildu du gure hiru euskal lurraldetako zine-geletan; sozial alorra jorratzen duen fikzioa greba mugimendu baten haritik doa. Halaber jendetsua Sandra Blondel eta Pascal Hennequin zinegile gazteen "Irrintzina, le cri de la génération climat" filmak tirriatu duen publikoa. Eta deritzuet dokumental hau zinez indartsua dela, Bizi mugimendu altermundialistako militanteek bereziki, Txetx eta holako batzuen ildotik, daramaten borroka eredu bezala ekarririk munduaren aitzinera, Frantzian gaindi eta haratago ere onddoak bezala zabaltzen ari diren Alternatiba egunak lekuko. Euskaldunak ez daude lo! Eta iragaten ari da ere Eugène Green zinegilearen "Faire la parole" filma, euskal kultura ohoratzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016