Herriz Herri - Banka (NB) | 2017ko Azaroaren 23a
Pilota
F.J.
Urte guziz bezala ezkerparetan lehiaketa bat iragan da esku huska, bi mailetan.
Urte guziz bezala ezkerparetan lehiaketa bat iragan da esku huska, bi mailetan. Bi maneretan jokatu dira partidak: 4À‚'½ buruz buruka eta plaza osoan biranazka. Huna finalen emaitzak.
- 4À‚'½ bigarren mailan: Etchebarne 22, Couillet 7, urepeldarra irisartarrari nagusi.
- 4À‚'½ lehen mailan: Beñat Inchauspe 22, J. Charles Christin 11, hemen gaitzeko partida egin du Beñatek, alta multzoko partidetan galdua zuen.
- biranazka 2. mailan: J. Marc Oçafrain À¢'€'" Daniel Brave 35, Daniel Hariet À¢'€'" Guy Saldubehere 32, biziki partida atakatua egin dute bainan esperientzia dutenek ereman dute, huts gutiago eginez.
- biranazka 1. mailan: Sébastien Bidart À¢'€'" Pascal Sorhondo 35, Roger Etchevers À¢'€'" David Chamalbide 19, hemen herritarrak nagusi irisartarreri, bai zalutasunez eta bai jokoz, nahiz indarra bazuten galtzaileek. Ondotik giro ederra izan da, bazen jateko, edateko eta kantu usaian bezala. Eskerrak bihurtzen ditugu laguntza ekarri daukuten guzieri: CAM Aviva, Pixta, Ondoko, Belaun, Zurlan, Gilen Curutcharry, Bankako Arraintegia.











