Herriz Herri - Senpere (L) | 2017ko Azaroaren 23a
"Chant de mines" antzerkia igandean
Larreko gelan iraganen da azaroaren 26an, arratsaldeko 5etan, "Tout droit jusqu'au matin" konpainiak eskainiko duen "Chant de Mines" antzerkia, frantsesez.
Larreko gelan iraganen da azaroaren 26an, arratsaldeko 5etan, "Tout droit jusqu'au matin" konpainiak eskainiko duen "Chant de Mines" antzerkia, frantsesez. Hiru haur dira umezurztegi batean, biek zurezko zango bat dute, hirugarrena aldiz, beren petzeroa, gurpildun alki batean dago. Pasione bera dute: futbola eta gabonak hurbiltzen ari dira. Beraien opariak ukaiteko presatuak dira eta Gurutze Gorriko ospitaleko futbol taldearen kontra errebantxa hartzeko. Bizarzuri gainditua da hainbertze eskaerekin eta pazientzia galtzen hasia du. Momentu berean mina batzu zartatzen dira. Gertakizun hunen inguruan eraikia da antzerki horren haria. Antolatzaile dugu Hego Lapurdiko Hirigunea eta oren bat iraunten du. Prezioa 8€ eta 5€ 18 urtezpetik, erreserbatzeko: 06 35 16 25 91 edo webgunea: www.agglosudpaysbasque.fr, baita lekuan bertan.










.212121.jpg)
.211258.jpg)
