Han eta Hemen | 2017ko Azaroaren 23a

Barnetik: haur kantu eta erhi joko

Ezkerrean Philippe Albor eta Josiane Aguerre-Valencia, eskuinean Ikaseko Aines Dufau eta Unai Zubeldia
Ezkerrean%20Philippe%20Albor%20eta%20Josiane%20Aguerre-Valencia_%20eskuinean%20Ikaseko%20Aines%20Dufau%20eta%20Unai%20Zubeldia

Josiane Aguerre-Valenciak eta Philippe Alborrek, duela hiru urte plazaratutako Biribil obraren ildo beretik, gaur Barnetik izeneko obra berria dute plazaratzen, Ikas pedagogia zentroak argitaraturik.

Josiane Aguerre-Valenciak eta Philippe Alborrek, duela hiru urte plazaratutako Biribil obraren ildo beretik, gaur Barnetik izeneko obra berria dute plazaratzen, Ikas pedagogia zentroak argitaraturik. Josianek du haur kantu bilduma berri hau sortua, testu eta ilustrazioak (15 kantu). "Argazki batetik abiatu da proiektua, digu erran Josianek, kartoin barnean ari nintzela josteta; kartoina etxe bilakatu da eta bidaiatzeko tresna bihurtu". Philippe Alborrek du musika landu. Diskoaren grabaketan saihetsean zauzkaten Haurrock taldeko sei kantari: Laia Lapeyrade, Betty Barrau, Lili Courtois, Iliez Fakri-Fautoux, Xan eta Maialen Aphezteguy-Mailharo. Patrick Fischerrek du grabaketa segurtatu, Philippe Alborren ondoan musikari bezala ere parte hartuz, saihetsean zituztela ere beste bi musikari, Xabi Etxeberri eta Haize Albor. "Biribil obra maitatu dutenek, Barnetik obra berria ere maitatuko dute, biziki gustukoa ukanen dute, ez da dudarik" zaigu errana izan. Aitzinekoa bezala, maleta barnean aurkitzen den liburu-diskoa da Barnetik, horiez gain testuak eta ilustrazioak izari handitan publikatuak daudela, ikastetxetako irakasleek beren ikasgeletan balia ditzaten, bereziki hizkuntzaren lantzeko, kantuez gain erhi jokoak ere egin daitezkeela. Liburutegi eta haurtzaindegietan ere erabil daitekeen altxorra. Euskararen Erakunde Publikoaren eta Hazkunde Nazionalaren laguntzari esker, urririk zabalduko da obra hori Ipar Euskal Herriko ikastetxetan. Bertze guziek, aldiz, liburu-disko dendetan aurkitu dute, liburu-diskoa 15 eurotan eta maleta osoa 35 eurotan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3426. zbk

Deusik ez da jeloskeria baino gauza itsusiagorik.

Shakespeare

Azalekoa | 2017/11/23

Maule-Lextarrek Bela Zaldüna trajeria emanen dü dagün üdan

A.S.

Maule-Lextarrek%20Bela%20Zalduna%20trajeria%20emanen%20du%20dagun%20udan

Antso Handia pastoralaren emaitetik 14 urteren bürüan, Maule-Lextarreko herritarrek Bela zaldüna trajeria emanen düe 2018ko üztailaren 29an eta agorrilaren 5ean.

Antso Handia pastoralaren emaitetik 14 urteren bürüan, Maule-Lextarreko herritarrek Bela zaldüna trajeria emanen düe 2018ko üztailaren 29an eta agorrilaren 5ean. Lehen mustraka dagün urtarrilaren 13an eginen da, Jean-Fabien Lechardoy barkoxtar errejentaren manüpean.

Nafarroako errege handi bat izan zen Antso Handiaren goraipamena Jean-Louis Davant Larrabileko eüskal idazle eta Euskaltzainaren obra izan balin bazen, Jean-Philippe de Bela 'Bela zaldünaren' bizi-ürratsen bedakazalea Jean Bordachar kantari ezagüna izan da. Kantari izateaz gain, kantore egile eta pastoral idazle da ere sortzez Arrokiagakoa den eta Maule-Lextarren bizi dena, honek beitütü hontü Larrainek 2011. urtean eman züan Telesforo Monzon pastorala eta Arrokiagak 2012an tauladalatü züan Jose Mendiague trajeria.

Hontü düan hirugerren obrarentako, arren, Jean Bordacharrek, Jean-Philippe de Bela mauletar zaldünaren bizia dü aipagei gisa haütatü....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016