Gure Hitza | 2017ko Abenduaren 21a

Ahoz aho

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho".

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho". Amaia Cayero eta Ilazki Serrano bizkaitar aurkezle gazteek gomitatzen dituzte gizarte gaietan adituak dauden unibertsitateko irakasle, legelari eta politika arduradun zonbait. Astelehenetik ostiralera arratsalde erditik goiti, guzien ahotan dauden sujetak ikertzen eta eztabaidatzen dituzte. Batzuk Euskal Herrikoak, besteak mundu zabalekoak; pentsa zonbat mintzagai eta berri mota baden guhaur edo gure hurbilekoak zuzenean edo zeiharka hunkitzen ahal gaituztenak! Larrazken honetan, politika saileko gertakariek, bereziki Kataluniakoei lotuek, leku handia hartu dute, Eguzki Urteaga Iparraldeko soziologoaren ikusmolde argiak lagun.

Sujet orokorretan, nola utzi azpimarratu gabe abenduaren 5ean barnatua izan den hau? Bortz urte guziez Europako 50 herrialdetan egin ikerketen arabera, apalduz omen doa haurrek behar bezala irakurtzeko gaitasuna. Ondorioz, beheititzen ari omen da irakurgai luze baten erran-nahia berenganatzeko haurren ahala. Euskal Telebistako kazetariak gai hortaz galdekatu Jesus Mari Mujika etika irakasle gipuzkoarraren bat-bateko ikusmoldea gain gainetik zuzena iduritu zaigu. Funtsean mahai inguruan zituen beste solaskideek beren oniritzia erakutsi diote. Mujikaren iduriko, haurren artean eginak izan diren ikerketek erakusten dute oro-har hizkuntzen menperatze gaitasuna apaltzen ari dela, gure kasuan euskararen etorkizuna arriskutan ezartzeraino. Mujikaren iritziz, berri txar horren arrazoina da irakurtzeari lehen baino denbora gutiago eskaintzen zaiolako. Nolaz bada? Irakurtzeak eskatzen baititu baldintza batzuk: lehenik haurraren jakin nahia, bigarrenik ulertu eta ikasi duena buruan sartzeko beharrezkoak diren isiltasuna eta bakar-lanarentzat astia. Horretaratzeko, baitezpadakoak dira ikastetxeen eta burasoen akuilatze lanak.

Jesus Mari Mujikak gaur traban ikusten ditu "modernoa" izan nahi duen jendarte honek hartu usaia batzuk: nun-nahi harrabotsaren erdian egotea, harat eta honat beti presaka ibiltzea, hizkuntzarekin gozatu gabe, beti tarrapataka mintzatzea, erdi gaizki eta berdin hitzak janez. Gehitu du edozein musika mota beharrietara emateko orde, haurrei liburuak behar litzaizkiela helmenean ezarri. Irakurtzearen bortxaz helduko baitira beren pentsamendua zuzen adieraztera, hizkuntza bat edo gehiago ontsa menperatzera, mezuen idaztera gaurko sare sozial batzuetan baino hobeki. Azkenik, erran du telebistak baduela horretan bere erantzukizun partea; ziolarik honek zergatik ez lituzkeen ezagutaraziko argitaratzen diren liburu guziak? Laneko denboran ez baititaike telebistari so egon, damugarri da horrelako emankizun baliosak Euskal Telebistak ez baititu zabaltzen jende gazteek pantailari gehiago behatzen dioten orenetan: arratsetan, larunbat eta igande iluntzetan!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3430. zbk

Eguberri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/12/21

Ahoz aho

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho".

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho". Amaia Cayero eta Ilazki Serrano bizkaitar aurkezle gazteek gomitatzen dituzte gizarte gaietan adituak dauden unibertsitateko irakasle, legelari eta politika arduradun zonbait. Astelehenetik ostiralera arratsalde erditik goiti, guzien ahotan dauden sujetak ikertzen eta eztabaidatzen dituzte. Batzuk Euskal Herrikoak, besteak mundu zabalekoak; pentsa zonbat mintzagai eta berri mota baden guhaur edo gure hurbilekoak zuzenean edo zeiharka hunkitzen ahal gaituztenak! Larrazken honetan, politika saileko gertakariek, bereziki Kataluniakoei lotuek, leku handia hartu dute, Eguzki Urteaga Iparraldeko soziologoaren ikusmolde argiak lagun.

Sujet orokorretan, nola utzi azpimarratu gabe abenduaren 5ean barnatua izan den hau? Bortz urte guziez Europako 50 herrialdetan egin ikerketen arabera, apalduz omen doa haurrek behar bezala irakurtzeko gaitasuna. Ondorioz, beheititzen ari omen da irakurgai luze baten erran-nahia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016