Mundu zabalean | 2017ko Abenduaren 21a
Kalifornian suaren meneko?
M.P.
Bizpahiru aste hautan Kalifornian zernahi jasaiten dute suaren aldetik.
Bizpahiru aste hautan Kalifornian zernahi jasaiten dute suaren aldetik. Zernahi etxe suntsituak (800), jendeak hamar milaka lekuz aldatuak! Bainan jende hori ez halere arras lotsatua, jasanak jasan. Santa Barbara eta Carpinteria hiriak azkarki mehatxatuak dira su hoiekin eta nehork ez daki nola eta zer gertatuko den oraino. Guk hemendik pentsamendu azkar bat dugu bereziki leku hoitan bizi diren euskotar eta Euskaldunekin. Gertakari hauk ere erakusten dute aski handizki gaurko egunean behar diren sekuritate guziak ez direla aski hurbildik ikusiak. Alta bada hor gaindi funtzionari eta beste gauza hoieri behar bezala kasu emateko!









