Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017ko Abenduaren 21a
Biltzar nagusi
ASCA Arruntzako kirol eta kultur elkarteak bere biltzar nagusia zuen juan den ortziralean Erdiko Etxea eraikuntza berrian.
ASCA Arruntzako kirol eta kultur elkarteak bere biltzar nagusia zuen juan den ortziralean Erdiko Etxea eraikuntza berrian. Elkarteak 500 kide inguru baditu eta asko ekitaldi desberdin kudeatzen ditu 4 edo 5 erakasleren laguntzarekin. Badira gimnastika, judoa, arte martzialak, afrikar dantzak, haurren dantzak eta mendiko ekitaldiak (ibilaldi edo eskalada). Parte hartzen ere du Hartzaro festibalean, elkarteen egunean eta auzo herrietako besta batzutan. Lehendakariak aitortu du plazer handia dutela gela berrian beren ekitaldiak egitea hornidurarentzat berek inbestizamendu bat egin behar izan badute ere. Diru kontuak oso orekatuak agertu ere ditu. Bukatzeko, zuzendaritza berritua izan da eta bulegoa urtarrilean izendatuko dute.











