Herriz Herri - Baiona (L) | 2017ko Abenduaren 21a

Baionako Olentzero

Baionako%20Olentzero

Hainbat haurrek eta helduk urte guzian goaitatzen duten eguna larunbat huntako dugu.

Hainbat haurrek eta helduk urte guzian goaitatzen duten eguna larunbat huntako dugu. Gure ikazkina larunbatean kaiaratuko zauku arratsaldeko 3ak eterditan Chaho-Pelletier gunean ohi bezala, Ibaialdeko batelekuek ekarririk Errobi ibaian behera. Egun guzian Baionako koruek auzoak berotu ondoan, eskola pribatu, publiko eta ikastolako ikaslek errezebituko dute kantuz. Mari Domingi juntatuko zaie Olentzeroren gidatzeko karriketan barna, soinulariak lagun. Arte hortan, haurrek merkatuko plazan askari, joko eta kantu gozatuko dute Ozke taldearekin. Arratsaldeko 5etan, Olentzero, Mari Domingi eta beren astoa merkaturatuko dira, haurren azken kantuaren entzuteko eta ondoko balkoitik botatuko dizkiete beren goxokiak. Aurten ere Eguberriko argia piztuko du gure oihan zokoko ikazkinak Iparraldeko hiri nagusian.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3430. zbk

Eguberri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/12/21

Ahoz aho

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho".

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho". Amaia Cayero eta Ilazki Serrano bizkaitar aurkezle gazteek gomitatzen dituzte gizarte gaietan adituak dauden unibertsitateko irakasle, legelari eta politika arduradun zonbait. Astelehenetik ostiralera arratsalde erditik goiti, guzien ahotan dauden sujetak ikertzen eta eztabaidatzen dituzte. Batzuk Euskal Herrikoak, besteak mundu zabalekoak; pentsa zonbat mintzagai eta berri mota baden guhaur edo gure hurbilekoak zuzenean edo zeiharka hunkitzen ahal gaituztenak! Larrazken honetan, politika saileko gertakariek, bereziki Kataluniakoei lotuek, leku handia hartu dute, Eguzki Urteaga Iparraldeko soziologoaren ikusmolde argiak lagun.

Sujet orokorretan, nola utzi azpimarratu gabe abenduaren 5ean barnatua izan den hau? Bortz urte guziez Europako 50 herrialdetan egin ikerketen arabera, apalduz omen doa haurrek behar bezala irakurtzeko gaitasuna. Ondorioz, beheititzen ari omen da irakurgai luze baten erran-nahia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016