Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2017ko Abenduaren 21a

Larruzko pilotan

M.O.

Hemen ere, eta aurten lehen aldikotz, pilota batasunarentzat, pare batek (Philippe Oxandabaratz-Thierry Messanges) lehen maileko xapelketa jokatzen zuen eta gureek galdu dute finalerdietan BAC-ekoen aitzinean.

Hemen ere, eta aurten lehen aldikotz, pilota batasunarentzat, pare batek (Philippe Oxandabaratz-Thierry Messanges) lehen maileko xapelketa jokatzen zuen eta gureek galdu dute finalerdietan BAC-ekoen aitzinean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2017/12/21

Frantziako xapelgoan

M.O.

Bizpahiru astez pausan egon ondoan, D. Etcheto eta J. Arbeletchek trinketeko bidea berriz beharko dute hartu eta aste hundar huntan, abenduaren 23an edo 24an, Frantziako xapelgoaren finalzortzirenak dituzte izanen, Saubusse aldeko Larroquette-Lavielle parearen kontra.

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2017/12/21

Finalean galdu

M.O.

Milafrangan Artekoen B saileko fi nala, xuriz Irisarri eta gorriz xapeldunak Zaharrer Segi
Milafrangan%20Artekoen%20B%20saileko%20fi%20nala_%20xuriz%20Irisarri%20eta%20gorriz%20xapeldunak%20Zaharrer%20Segi

Euskal Herriko batzordearen finalak iragan zauzkigu joan den aste hundarrean eta Irisartarrak pilota elkartearen kondu, Iñaki Mollon eta Jokin Phagaburuk Artekoen B saileko finala jokatu dute Milafrangako trinketean, Zaharrer Segiko Artiguebielle-Pebeten parean.

Irakurri segida

3430. zbk

Eguberri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/12/21

Ahoz aho

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho".

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho". Amaia Cayero eta Ilazki Serrano bizkaitar aurkezle gazteek gomitatzen dituzte gizarte gaietan adituak dauden unibertsitateko irakasle, legelari eta politika arduradun zonbait. Astelehenetik ostiralera arratsalde erditik goiti, guzien ahotan dauden sujetak ikertzen eta eztabaidatzen dituzte. Batzuk Euskal Herrikoak, besteak mundu zabalekoak; pentsa zonbat mintzagai eta berri mota baden guhaur edo gure hurbilekoak zuzenean edo zeiharka hunkitzen ahal gaituztenak! Larrazken honetan, politika saileko gertakariek, bereziki Kataluniakoei lotuek, leku handia hartu dute, Eguzki Urteaga Iparraldeko soziologoaren ikusmolde argiak lagun.

Sujet orokorretan, nola utzi azpimarratu gabe abenduaren 5ean barnatua izan den hau? Bortz urte guziez Europako 50 herrialdetan egin ikerketen arabera, apalduz omen doa haurrek behar bezala irakurtzeko gaitasuna. Ondorioz, beheititzen ari omen da irakurgai luze baten erran-nahia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016