Herriz Herri - Ezpeleta (L) | 2017ko Abenduaren 21a

Estebestak

Aurten ere, Eguberri irian, eta Jondoni Estebe ospatzen den keinkan, Ezpeletak eskaintzen ditu Estebestak.

Aurten ere, Eguberri irian, eta Jondoni Estebe ospatzen den keinkan, Ezpeletak eskaintzen ditu Estebestak. Lehen hitzordua, ortzegun huntan, Olentzeroren eguna, haurrak ibiliko dira karriketan eta ondotik ukanen dute arratsaldeko askaria. Segida heldu den astean. Alde batetik, pilotarien Biper Sari lehiaketa, Doxpi trinketean. Finalerdiak asteartean, arratseko, 6etarik goiti. Partida batean Waltary eta Palomes, Lambert anaiak. Bestean, Bielle eta Lucu, Elgart eta Bilbao. Finalak ondoko ortziralean, tenore berean, lehenik haatik gazteen arteko lehiaketaren finala... Bestalde, asteazkenarekin, abendoak 27, goizean eta arratsaldean, ibilaldiak zaldi-karrosan. Arratsean, patronaiako gelan, kontzertua Kanboko Harmoniarekin. Biharamun arratsean, toki berean, Aguxtin Alkhat eta Jurgi Ekiza. Larunbatean, abendoak 30, arratsaldeko 4etan, Hodei magoaren ikusgarria, dena euskaraz eta urririk.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3430. zbk

Eguberri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/12/21

Ahoz aho

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho".

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho". Amaia Cayero eta Ilazki Serrano bizkaitar aurkezle gazteek gomitatzen dituzte gizarte gaietan adituak dauden unibertsitateko irakasle, legelari eta politika arduradun zonbait. Astelehenetik ostiralera arratsalde erditik goiti, guzien ahotan dauden sujetak ikertzen eta eztabaidatzen dituzte. Batzuk Euskal Herrikoak, besteak mundu zabalekoak; pentsa zonbat mintzagai eta berri mota baden guhaur edo gure hurbilekoak zuzenean edo zeiharka hunkitzen ahal gaituztenak! Larrazken honetan, politika saileko gertakariek, bereziki Kataluniakoei lotuek, leku handia hartu dute, Eguzki Urteaga Iparraldeko soziologoaren ikusmolde argiak lagun.

Sujet orokorretan, nola utzi azpimarratu gabe abenduaren 5ean barnatua izan den hau? Bortz urte guziez Europako 50 herrialdetan egin ikerketen arabera, apalduz omen doa haurrek behar bezala irakurtzeko gaitasuna. Ondorioz, beheititzen ari omen da irakurgai luze baten erran-nahia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016