Herriz Herri - Barkoxe (Z) | 2017ko Abenduaren 21a
350 lagun Barkoxeko Cathy Chabalgoity ahate hazlearen sustenguz
Joan den ortziralean, 350 jendek dute ELB sindikataren deiari ihardetsi.
Joan den ortziralean, 350 jendek dute ELB sindikataren deiari ihardetsi. Mauleko jendarmeriaren aitzinean elgarretaratu dira, harat deitua baitzen Barkoxeko Àƒ'œhartia etxaldeko Cathy Chabalgoity, Paueko prokuradoreak manaturik. Oroit gira joan den primaderan, hegazti gripea zela-eta, bere 1.800 ahateak nahi izan zizkiotela hil, prefetaren aginduz. Gauza berdina gertatu zen Gabadin eta Domintxinen. Bainan jendearen sustenguari esker, departamenduko zerbitzu sanitarioek ez zuten beren helburua bete. Gaur, administrazioa oraindik mehatxuka ari zaie eta Panpi Sainte-Marie sindikalistak salatu du administrazioaren "errabia" afera hortan. Hori guzia ezin onartua zaie hezle horieri eta ELB sindikatari, mendeku hutsa zaielakotz. Cathy Chabalgoity Mauleko jendarmeriara presentatu da, Anne-Marie Mendiboure abokatarekin, sustengu handiaren erdian, jendeen artean hor zaudela bertzeak bertze Arnaud Villeneuve Atharratzeko auzapeza eta Mixel Etchebest Mauleko auzapeza.









