Herriz Herri - Azkaine (L) | 2017ko Abenduaren 21a
Olentzero
Olentzero edo Olentzaro, Eguberriko ohidura bilakatua da orai ainitz tokitan.
Olentzero edo Olentzaro, Eguberriko ohidura bilakatua da orai ainitz tokitan. Eta Azkainen ere. Arras umil-umila hasirik haur ttiki eta ikastolako buraso banaka batzurekin 1974ko urtean, orai haurrak eta heldu multzo polita janzten dira baserritarrez Eguberri aitzineko arratsalde batez. Aurten 22an, ortziralez, 6etan bilduko da jendea plazan, 6ak eta laurdenetan jausteko Xurioko alde. Olentzero agertuko da Mendixkatik bere troparekin, denek Azkaingo itzulia egiteko musikak alaiki lagundurik eta Eguberriko kantu batzu elgarrekin emanez. Plazara heltzean, azken kantuak xaramelatu eta ondotik, aterpean, krakada eskainia izanen da haurreri eta eltzekari beroa jastatu nahi duten guzieri, trago bat edanez. Azkaindar guziak gomitatuak zarete, izan Kornelioko musikariak edo bertze, kantua maite duten guziak, Gaztetxeko parte hartzaile, eskoletako haur, laguntzaile... Eltzekaria Amapeko ekoizpenekin prestatua izanen da.
EGUBERRI ON azkaindar eta Herria kazeta huntako langile eta irakurle guzieri!










