Herriz Herri - Bardoze (L) | 2017ko Abenduaren 21a

Téléthon

Hona aurtengo ediziorako zenbat lortu ahal izan duten herriko elkarteek

Hona aurtengo ediziorako zenbat lortu ahal izan duten herriko elkarteek: USB errugbi taldeak 400€, Albodi zaharretxeak 378.50€, Bethi Aintzinak 300€, eskola publikoko APE buraso elkarteak 300€, Uhaldean pilota batasunak 200€, eskola katolikoko APEL buraso elkarteak 85€, Trial Club Basque klubak 50€, Ahoz koruak 50€, jarraitzaileen klubak 50€, Xarnegu Egunak 20€, gehi 6€ko emaitza bat. Orotarat, 1.721€ dazkotegu Téléthon elkarteari emanen Bardozetik (118.50€ko gastua linternendako). Eskerrak parte hartzaileer.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Bardoze (L) | 2017/12/21

Xarnegu Negua

Newhouse taldea, Luhuson eskainitako bakearen kontzertuan
Newhouse%20taldea_%20Luhuson%20eskainitako%20bakearen%20kontzertuan

Xarnegu Eguna primaderako festibalak fama handia lortu baldin badu, antolatzaileak urrunago doaz, eta bigarren aldikoz Eguberri garaian kontzertu gaualdi bat emaiten daukute: Xarnegu Negua.

Irakurri segida

3430. zbk

Eguberri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/12/21

Ahoz aho

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho".

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho". Amaia Cayero eta Ilazki Serrano bizkaitar aurkezle gazteek gomitatzen dituzte gizarte gaietan adituak dauden unibertsitateko irakasle, legelari eta politika arduradun zonbait. Astelehenetik ostiralera arratsalde erditik goiti, guzien ahotan dauden sujetak ikertzen eta eztabaidatzen dituzte. Batzuk Euskal Herrikoak, besteak mundu zabalekoak; pentsa zonbat mintzagai eta berri mota baden guhaur edo gure hurbilekoak zuzenean edo zeiharka hunkitzen ahal gaituztenak! Larrazken honetan, politika saileko gertakariek, bereziki Kataluniakoei lotuek, leku handia hartu dute, Eguzki Urteaga Iparraldeko soziologoaren ikusmolde argiak lagun.

Sujet orokorretan, nola utzi azpimarratu gabe abenduaren 5ean barnatua izan den hau? Bortz urte guziez Europako 50 herrialdetan egin ikerketen arabera, apalduz omen doa haurrek behar bezala irakurtzeko gaitasuna. Ondorioz, beheititzen ari omen da irakurgai luze baten erran-nahia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016