Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2017ko Abenduaren 21a

Herrikoaren biltzar nagusia

Biltzarraren kudeatzaileak, Joset Bergara Txistu, Peio Bellan eta Marie-Claire Sallaberry
Biltzarraren%20kudeatzaileak_%20Joset%20Bergara%20Txistu_%20Peio%20Bellan%20eta%20Marie-Claire%20Sallaberry

Joan den ostiralean iragan da Herrikoa sozietatearen biltzar nagusia, Herriko Etxeko Arrume gelan.

Joan den ostiralean iragan da Herrikoa sozietatearen biltzar nagusia, Herriko Etxeko Arrume gelan. 70 lagun inguru da karia hortara bildu. Marie-Claire Sallaberry Herrikoako kudeatzaile nagusiak iragan urteko harat-hunatak aipatu dauzkigu: azken urtean 53 enpresa proiektu zaizkio Herrikoari presentatu, horietarik 18 segitu ditu eta 14 funski lagundu (160 lanpostu), 815.000 euro inbestituz. Hemengo ekonomia indartzeko asmoz, Herrikoak 1980an bere ildoa abiatuz geroztik 3.289 lanpostu sortzen edo bermatzen lagundu du, enpreseri dirua ekarriz. Hortarako akziodunak behar ditu eta gaur 4.433 akziodun partikular baditu eta bertzelako 81 akziodun (elkarte, enpresa, institutu eta banku). Aurten 41 akziodun berri zaizkio juntatu. Joset Bergara Txistu konduen kudeatzaileak urteko konduak dauzkigu presentatu (uztailaren 1etik ekainaren 30era doa kondualdia). Urteko irabazi garbia 82.735 eurokoa izan da. Arthur Lesgourgues kondu ikuskatzaileak osoki egiaztatu dituen konduak. Peio Bellan Zaintza Kontseiluko lehendakariak (Conseil de Surveilllance) Herrikoan dena oneski eta sanoki doatzila du baieztatu, deitoratuz haatik diruz lagundutako lau enpresek ateak hetsi behar izan dituztela aurten (bilan pausatze), tartean bi kooperatibek. Txosten morala eta diru-konduak aho batez onetsi ditu biltzarrak eta bururatzean Zaintza Kontseiluaren berritzea izan da: beren mandatua bururatzen zuten hiru kidek (Caroline Phillips, Gérard Ducam, Jean-Louis Harignordoquy) onartu dute bertze hiru urtez aitzina segitzea, Andoni Iturriozek haatik bere lekua utzi du eta bi kide berri sartu dira, Andere Nahiako MariePierre Arrieta eta Irulegiko Sotoko Nadine Gaztambide. Biltzarra bururatu-eta, gehiengoak afari gozagarri batez du gaua aitzina segitu Iparla ostatuan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3430. zbk

Eguberri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/12/21

Ahoz aho

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho".

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho". Amaia Cayero eta Ilazki Serrano bizkaitar aurkezle gazteek gomitatzen dituzte gizarte gaietan adituak dauden unibertsitateko irakasle, legelari eta politika arduradun zonbait. Astelehenetik ostiralera arratsalde erditik goiti, guzien ahotan dauden sujetak ikertzen eta eztabaidatzen dituzte. Batzuk Euskal Herrikoak, besteak mundu zabalekoak; pentsa zonbat mintzagai eta berri mota baden guhaur edo gure hurbilekoak zuzenean edo zeiharka hunkitzen ahal gaituztenak! Larrazken honetan, politika saileko gertakariek, bereziki Kataluniakoei lotuek, leku handia hartu dute, Eguzki Urteaga Iparraldeko soziologoaren ikusmolde argiak lagun.

Sujet orokorretan, nola utzi azpimarratu gabe abenduaren 5ean barnatua izan den hau? Bortz urte guziez Europako 50 herrialdetan egin ikerketen arabera, apalduz omen doa haurrek behar bezala irakurtzeko gaitasuna. Ondorioz, beheititzen ari omen da irakurgai luze baten erran-nahia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016