Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2017ko Abenduaren 21a
Parropiako berri
Izturitzeko elizan iragan da abendoaren 14an parropia osoarentzat antolatua zen abendo denborako beila gisako elgarretaratzea, gaia zelarik "Utz zure herria lur berri batentzat".
Izturitzeko elizan iragan da abendoaren 14an parropia osoarentzat antolatua zen abendo denborako beila gisako elgarretaratzea, gaia zelarik "Utz zure herria lur berri batentzat". Jendalde polita bildu da otoitz eta kantuetan parte hartzeko eta oroz gainetik lekukotasun aberats batzuen entzuteko, bi gaztek beren fededun ibilbidearen berri eman baitute. Irakasle bezala bi urte Palestinan egon den Elodie Hardoy domintxaindar andereak bizi izan duenaren berri eman du xeheki eta lañoki. Bigarren lekukotasuna ginuen Iban Erguy garaztarrarena. Ikasketa luzeak eginik, Baionako ospitaleko zuzendari ordea zen eta deliberatu zuen bere lana utzirik bere fedeari zoakion bidea hartzea, urte bat Perun parropia batean iragan ondoan, apezgaien ikastetxean sartua da. Otoitz eta kantuen artetik berri onak dira hor entzun, esperantxa emaiten dutenak. Eskerrak bi gazte balios horieri, ukan dezatela indar hartu bidean segitzeko. Eskerrak ere Elgarrekin taldeko kantarieri.









