Euskal diaspora | 2017ko Abenduaren 21a

Peruko Limako Euskal Etxea, liburu eskaintza ederra Renon eta agiantza onenak igortzen

Joseba Etxarri

BRUSELA, BELGIKA. Beste hainbat euskal etxetan bezala, Bruselako Euskal Etxeak (BEE) Olentzero eta guzi egin zuen, iragan larunbatean, bere Eguberri besta, kantua, musika eta ilarrak/babarrunak/indabak janez, familia giro oneko elgarretaratze batean (argazkia EuskalKultura.com)
BRUSELA_%20BELGIKA.%20Beste%20hainbat%20euskal%20etxetan%20bezala_%20Bruselako%20Euskal%20Etxeak%20(BEE)%20Olentzero%20eta%20guzi%20egin%20zuen_%20iragan%20larunbatean_%20bere%20Eguberri%20besta_%20kantua_%20musika%20eta%20ilarrak/babarrunak/indabak%20janez_%20familia%20giro%20oneko%20elgarretaratze%20batean%20(argazkia%20EuskalKultura.com)

Gutitan aipatzen dugu hemen Peruko euskaldunen berri eta gaurkoan heldu zakote txanda.

LIMA, PERU

Gutitan aipatzen dugu hemen Peruko euskaldunen berri eta gaurkoan heldu zakote txanda. Munduko beste hameka euskal etxetan bezala, ospatu berria dute Limako Euskal Etxekoek Euskararen Nazioarteko Eguna. Xabier Gil nafartarra dute duela hiru bat urte euskara irakasle. Bikote perutarra duen iruin semea da Xabi, eta euskara irakaslea izateaz landa, euskal etxe barneko LEGAZ (Limako Euskal Gazteria) gazte taldeko koordinatzaile da. Laborantza eta ingurumen ikasketak ditu eta hortan dabil lanean Perun, indigenekin. Euskal Etxeak ere, Euskal Herriko besta nagusiak ospatzearekin batera, Danborrada, Korrika, eta Mercomus nazioarteko mus txapelketa ere antolatu ditu aurten, eta oihaneko indigenekin elkartasuna ere landu du, 'Eguberria Oihanean' ekimenean laguntzaile izanik, hainbat material erosi edota bildurik, gero herrialde barnean bizi diren gazte indigena beharduneri emateko.

RENO, NEVADA

Eguberriko data berezi hauetan girelarik, eskaintza berezi bat abiarazi du Nevadan, William Douglass Euskal Ikasketa Zentroak (WDCBS, Center for Basque Studies) eta %25etik %50era bitarteko beherapenak eskaintzen ditu webgunean salgai dituen liburu guzietan, aspaldikoetan eta egungoetan. WDCBSek argitaratzen dituen liburuak Euskal Herriari edo euskal kulturari lotuak dira beti, eta publiko ingelesdunak euskal gaiez bere hizkuntzan irakurtzeko duen baliabide inportanteena dira. Bere "The Basque Soul Collection" bilduman, konparazio, bost azken liburu eskaintzen ditu, tartean Denise Orpustan-Loveren 'The Mill House speaks' (Eihera mintzo), Juan Madariagaren "Anthology of Apologist and Detractors of the Basque Language" (Euskararen aldeko eta kontrakoen antologia) eta Gabriel Arestiren "Downhill eta Rock & Core" (Maldan Behera eta Harri eta Herri), bost liburu interesgarri 50 dolarretarik beheiti, prezio erdian. Aukera ona da irakurtzeko edo Eguberriko opari gisa beste norbaitentzat erosteko. Ikus basquebooks.myshopify.com-en.

Bestenaz, urteko ondar egun hauetan, apaldua da euskal etxe gehienen aktibitatea. Badira oraino Olentzero iragan asteburuan errezibitu edo Eguberri eta Urte Azken elgarretaratzeak egin ditutenak, hala nola Chino-Kalifornian, Buenos Airesen (Euskaltzaleak), Habanan, Londresen, Atlantan, Madrilen, Corpus Christin, Bruselan, Boisen, New Yorken, Viedman, Bordelen (Eguberri merkatua)... guti batzuk aipatzeko; edo aste huntan San Tomas feira ospatuko dutenak, txorizoa edo txistorra jaten, hala nola Necochean, Madrilen... Heier eta zuhaurri, irakurle, zorionak, agiantza onenak eta mila esker handi bat Diasporaren xoko hunen jarraitzaile izateagatik. Ongi pasa egun hauek, eta berehala arte, Donostiako danborradako azantza ate joka baitugu hemen berean den urtarrilean. Besarkada eta izan ontsa!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3430. zbk

Eguberri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/12/21

Ahoz aho

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho".

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho". Amaia Cayero eta Ilazki Serrano bizkaitar aurkezle gazteek gomitatzen dituzte gizarte gaietan adituak dauden unibertsitateko irakasle, legelari eta politika arduradun zonbait. Astelehenetik ostiralera arratsalde erditik goiti, guzien ahotan dauden sujetak ikertzen eta eztabaidatzen dituzte. Batzuk Euskal Herrikoak, besteak mundu zabalekoak; pentsa zonbat mintzagai eta berri mota baden guhaur edo gure hurbilekoak zuzenean edo zeiharka hunkitzen ahal gaituztenak! Larrazken honetan, politika saileko gertakariek, bereziki Kataluniakoei lotuek, leku handia hartu dute, Eguzki Urteaga Iparraldeko soziologoaren ikusmolde argiak lagun.

Sujet orokorretan, nola utzi azpimarratu gabe abenduaren 5ean barnatua izan den hau? Bortz urte guziez Europako 50 herrialdetan egin ikerketen arabera, apalduz omen doa haurrek behar bezala irakurtzeko gaitasuna. Ondorioz, beheititzen ari omen da irakurgai luze baten erran-nahia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016