Hegoaldean | 2017ko Abenduaren 21a

Independentziaren aldekoak gutituz Hegoaldean

Erreferenduma eginez, Euskadiren independentziari buruzko "ez" bozkatuko luketen herritarren kopuruak gora egin du: %47k kontra bozkatuko luketela dio inkestak.

Erreferenduma eginez, Euskadiren independentziari buruzko "ez" bozkatuko luketen herritarren kopuruak gora egin du: %47k kontra bozkatuko luketela dio inkestak. Aldiz gehiengoak (%58) kontsulta egitea nahi luke eta %33ak ez. Euskobarometroaren arabera, galdetutakoen %30 independentziaren aldekoak dira. Adituen arabera, aukera horrek zortzi puntu egin du gora azken urtean, eta 13 puntu azken hiru urteetan. Baiezkoaren alde daudenen kopuruak, ordea, behera egin du: %30ekoa da azken inkestan. Duela hiru urte bi aukeren arteko berdinketa egon zela gogorarazi du EHUko adituak. Gaur egun, aldiz, 17 puntuko aldea dago bien artean. Kataluniako auziak eragin handia izan du iritzi aldaketa horretan. Estatu ereduen artean gustukoen dutenaz ere galdegin diete herritarrei. Autonomian segitzearen aldekoak %36 dira, eta %32k federalismoa dute nahiago. Kataluniari dagokionez, galdetutakoen %73k uste dute Rajoyren Gobernuak gaizki edo oso gaizki jokatu duela Kataluniako prozesuan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3430. zbk

Eguberri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/12/21

Ahoz aho

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho".

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho". Amaia Cayero eta Ilazki Serrano bizkaitar aurkezle gazteek gomitatzen dituzte gizarte gaietan adituak dauden unibertsitateko irakasle, legelari eta politika arduradun zonbait. Astelehenetik ostiralera arratsalde erditik goiti, guzien ahotan dauden sujetak ikertzen eta eztabaidatzen dituzte. Batzuk Euskal Herrikoak, besteak mundu zabalekoak; pentsa zonbat mintzagai eta berri mota baden guhaur edo gure hurbilekoak zuzenean edo zeiharka hunkitzen ahal gaituztenak! Larrazken honetan, politika saileko gertakariek, bereziki Kataluniakoei lotuek, leku handia hartu dute, Eguzki Urteaga Iparraldeko soziologoaren ikusmolde argiak lagun.

Sujet orokorretan, nola utzi azpimarratu gabe abenduaren 5ean barnatua izan den hau? Bortz urte guziez Europako 50 herrialdetan egin ikerketen arabera, apalduz omen doa haurrek behar bezala irakurtzeko gaitasuna. Ondorioz, beheititzen ari omen da irakurgai luze baten erran-nahia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016