Pilota | 2017ko Abenduaren 21a

"Super Prestige" lehiaketaren 4. itzuliko emaitzak

JME

Aste huntan, "Super Prestige" lehiaketaren 4. itzuliko partidak ziren eta afixak agradaturik, menturaz, jende alde ederra hor zen.

Aste huntan, "Super Prestige" lehiaketaren 4. itzuliko partidak ziren eta afixak agradaturik, menturaz, jende alde ederra hor zen.

À¢'-'¶ Lehen partidan:

Guichandut........................40

Gonzales........................... 33

Lehen eta azken berdinketa 2/2 izan da. Guichandut nagusi zen jozka eta jokoan. Halere, 62 minutu iraun duen partida huntan, Gonzales saiatu da partidan egoiten eta bere sakea ongi asmatzen. Partidako momentuak: 8/2, 13/7, 16/14, 24/16, 30/20, 36/24, 37/33, 40/33. Partidan zehar, bi pilotariek 13na bote sartu dute.

À¢'-'¶ Bigarren partidan:

Ospital................................40

Etchegaray.........................28

Partida huntako lehen hamarkadan berean, Ospitalek 5 tanto eginak zituen saketik eta markagailuan 10/0 bere alde eta ondotik: 18/2, 25/5. Etchegaray kenka txarrean zen hor, baina bat-batean oldartu da pixka bat eta kintze gehixago egiten hasi da: 28/12, 34/16, 38/22, 40/28. Sakez egin tantoak: Ospitalek 11, Etchegarayk 6 eta 3 falta. Aste huntako irabazleak finalerdietarako txartela eskuratu dute eta beraz hor aurkituko dituzte zuzenean sartzen direnak: Ducassou eta Larralde.

Finalerdiak jokatuko dira abenduaren 24an, igande arratsaldez.

15:00etan

Ducassou.............................?

Guichandut..........................?

16:00etan

Ospital..................................?

Larralde................................?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3430. zbk

Eguberri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/12/21

Ahoz aho

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho".

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho". Amaia Cayero eta Ilazki Serrano bizkaitar aurkezle gazteek gomitatzen dituzte gizarte gaietan adituak dauden unibertsitateko irakasle, legelari eta politika arduradun zonbait. Astelehenetik ostiralera arratsalde erditik goiti, guzien ahotan dauden sujetak ikertzen eta eztabaidatzen dituzte. Batzuk Euskal Herrikoak, besteak mundu zabalekoak; pentsa zonbat mintzagai eta berri mota baden guhaur edo gure hurbilekoak zuzenean edo zeiharka hunkitzen ahal gaituztenak! Larrazken honetan, politika saileko gertakariek, bereziki Kataluniakoei lotuek, leku handia hartu dute, Eguzki Urteaga Iparraldeko soziologoaren ikusmolde argiak lagun.

Sujet orokorretan, nola utzi azpimarratu gabe abenduaren 5ean barnatua izan den hau? Bortz urte guziez Europako 50 herrialdetan egin ikerketen arabera, apalduz omen doa haurrek behar bezala irakurtzeko gaitasuna. Ondorioz, beheititzen ari omen da irakurgai luze baten erran-nahia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016