Herriz Herri - Senpere (L) | 2017ko Abenduaren 21a

Animazioak

Larunbateko merkatuarekin, haurreri eginen zaie leku berezia, alabainan goizeko 10etatik arratsaldeko 1a artean, bira-bira tresna baliagarri izanen dute.

Larunbateko merkatuarekin, haurreri eginen zaie leku berezia, alabainan goizeko 10etatik arratsaldeko 1a artean, bira-bira tresna baliagarri izanen dute. Bertzalde txokolate beroa bixkotxarekin eskainia izanen zaie, pentsu dut burasoak ere ez direla ahantziak izanen. Orain haurren betiko galdera, Bizarzuri eta Olentzeroren ikusteko aukera izanen ote duten? Animazio kontutan, oroitarazi nahi dut Hiru-Soinuk eman dituen bi erakustaldi aipagarriak eta bietan Larreko sala bete baitute giro alai batean beren kantu berriekin. Bide onetik badabiltza, hauen CD-ak salgai dira, Eguberrietako opari aparta.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Senpere (L) | 2017/12/21

Pilota solas

Emaitza asko balin badira ere, nahi nuke aipatu, palantxan kimuen mailan, Euskal Herriko ligan irabazi ondoan, Yoan Lafitte eta Martin Tapia Frantziako txapeldun ateratu direla, garaipena eskuratuz Orthevielleko ekiparen kontra 40/27.

Irakurri segida

3430. zbk

Eguberri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2017/12/21

Ahoz aho

Jean-Louis Harignordoquy

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho".

Euskal telebistako emankizun interesgarri baten izena da "Ahoz aho". Amaia Cayero eta Ilazki Serrano bizkaitar aurkezle gazteek gomitatzen dituzte gizarte gaietan adituak dauden unibertsitateko irakasle, legelari eta politika arduradun zonbait. Astelehenetik ostiralera arratsalde erditik goiti, guzien ahotan dauden sujetak ikertzen eta eztabaidatzen dituzte. Batzuk Euskal Herrikoak, besteak mundu zabalekoak; pentsa zonbat mintzagai eta berri mota baden guhaur edo gure hurbilekoak zuzenean edo zeiharka hunkitzen ahal gaituztenak! Larrazken honetan, politika saileko gertakariek, bereziki Kataluniakoei lotuek, leku handia hartu dute, Eguzki Urteaga Iparraldeko soziologoaren ikusmolde argiak lagun.

Sujet orokorretan, nola utzi azpimarratu gabe abenduaren 5ean barnatua izan den hau? Bortz urte guziez Europako 50 herrialdetan egin ikerketen arabera, apalduz omen doa haurrek behar bezala irakurtzeko gaitasuna. Ondorioz, beheititzen ari omen da irakurgai luze baten erran-nahia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016