Han eta Hemen | 2019ko Ekainaren 27a
ENARGIA argindar eskaintza abiatzen
ENARGIA kooperatiba bat da, Azkainen kokatua, 2 langile ditu, beste 3. postu baten sortzeko asmoarekin. Interes kolektibo kooperatiba hunen xedea da herritarrek sortu egitura izaitea lurraldearendako, hurbiltasuna helburutzat hartuz. ENARGIA, I-ENER energia ekoizpen sozietatearen segida logikoan da, bai eta osagarriak dira bi egiturak. ENARGIAren helburua da emeki-emeki garatzea energia ekoizteko gune berriak, I-ENEReri erosiz, horrela tokiko zirkuitu hobetsiz. ENARGIAren aktibitatea hidroelektriko argindar hornitzaile baten saltzearekin hasiko da, ekoizle independenteak batzen dituen Union des producteurs locaux d’électricité sozietatearen bidez. Berrikitan ukan du ministeritzatik baimena argindarra banatzeko %100 berriztagarria izanen dena. Uztailaren 1enetik harat partikular edo profesionalak kidetzen ahalko dira edo bezero arrunt bezala edo kooperatibako partaide bilakatuz. Proposatzen ditu bi eskaintza: “oinarrizko” edo “ordu oso eta hutsen” eskaintza deitzen duena. Ez da aldaketarako gasturik, kontagailua ez da aldatu behar, argindarra ez da moztua izanen, ez eta interbentzio teknikorik. Bezeroak egin behar duen gauza bakarra www.enargia.eus sarean sartu eta galdeginak diren xehetasunak bete eta berriz igorri, ENARGIA arduratzen da gero aitzineko fornitzailearekin harremanetan sartzeko.
Azken ordukoa:
arduradunek jakinarazi daukute, pertsona batzuk etxez-etxe ibiltzen direla erranez ENARGIAren izenean heldu direla. Ez da egia, ez dira sekulan etxetan pasatzen, beraz kasu egin!