Herriz Herri - Banka (NB) | 2019ko Ekainaren 27a
Banka
Dolu:
Errekan sortua zen Patricia Gainza 47 urte zituen alaba baten ama, sofriturik gangrenak eraman du. Elizkizunak egin dira herriko elizan, jendalde eder batek parte hartu duela. Gure doluminak eskaintzen ditugu familia guziari.
Herriko bestak:
urte guziz bezala aste hunen hondarrean izanen ditugu bestak. Huna egitaraua: Ortzilarean (20:00) afaria Adartza taldeak alaiturik; ibiakoitzean: gaualdia Olhaberri ostatuan; igandean (10:30) meza nagusia klikarekin, ondotik zintzur bustitzea, bazkaria Erregina ostatuan, aratsaldean (17:00), Kantu Txapelketa, ondotik talo eta xingar, dantzaldia Baga taldearekin. Gomita igortzen dugu deneri momentu goxo baten pasatzera.
Uztailaren 14an:
(10:30) meza, klikak alaiturik, ondotik herritarren bazkaria.










