Mundu zabalean | 2019ko Ekainaren 27a

Mundu Zabalean

M.L.

Ernalkin mozketaren buru biltzarra

Senegaleko hiri nagusian, Dakarren bildu ziren joan den aste erdian bost ehun bat aditu, gobernu ordezkari eta gobernuz kanpoko erakundetako ordezkariak. Aipagai nagusiak bi izan zituzten: ernalkin mozketa eta adin txikiko ezkontzak. Bi errealitate munduko emazte anitzek jasan behar izaiten dituztenak. Ernalkin mozketa jada jasana dute munduan 200 milioi emaztek, UNICEF erakundeak plazaratu duen zenbakia da. Gutxiz gehienak afrikako kontinentean bizi dira, barne dira ere milioi erdi bat emazte hexagonoan bizi direnak. Ardurenean ebakidura horiek jasaiten dituzte neska gaztetxoek udako oporraldien iragaiteko beren burasoen familietara Afrikara joaiten direlarik. Uste baino maizago ere ebakidura horrekin batera neska gaztetxoak ezkontarazten dituzte familien artean hautatu mutiko edo gizon batekin. Zaitasun handiak badira ebakidura horien ohiturak geldiarazteko. Guziz famietan berean burutzen baitira eta ebakitzaileak gutxiz gehienetan famiako emazte xaharrak izaiten baitira. Ofizialki jada 25 estatu desberdinetan krimatzat ekarriak dira. Hain zuzen Dakarreko bilaldian puntua egin dute ebakidura horien orainaz eta geroaz. Unicefen arabera arrisku handia badago hemendik 20 urtetara oraino 50 milioi neska gaztetxo ebakituak izanen direla. Ohartuak baitira hainbat lurraldetan neskak ebakitzen dituztela ezkontzerat abian direlarik, horra zergatik Dakarreko buru-biltzarrean lotu dituzten nesken ebakidurak eta adinak gabeko ezkontzak. Adituek aitortu dutenez Afrikako nesken %39a ebakituak izaiten dira eta segidan ezkontarazten dituzte 18 urte aitzin. Nesken %13a 15 urte aitzin ezkontaraziak dira. Buru biltzarrak bi gomendio ontzat eman ditu: 1) gazteak bultzatu ebakiduren kontrako kanpainak antolatzerat. Erlijioarekin ikustekorik ez duen ebakitzeko ohitura horren arrazoia hauxe baita, neska ebakituak haur gehiago ukanen duela. 2) erabaki dute ere buruzagi erlijiosoak eta giza unitatetan larderiadun ekarriak diren presunak elgarren artean komunikatzerat bultzatuko direla ideia faltsuen borrokatzeko. Eginik izan diren kondaketek erakusten dute Frantzian bizi direla 60 000ko bat emazte ebakituak izan direnak, gutxiz gehienetan oporren kari gaztean Afrikara burutu dituzten ibilaldien karietara. Argi da errealitate hori gorderik atxikia dela familietan. Ernalkin ebakidura Frantzian debekatua eta kondenatua izanagatik biziki zaila da debeku lege horren betearaztea. Orduan joan den ostiralean abiatua da hexagonoan nesken ebakiduraren kontrako lehen planoa. Honen lehentasuna prebentzio lana da. Lurralde bakoitzeko prefetak, erretoreak eta elkarteak lehiatzen ditu plano horrek elgarren artean informazioak trukatzerat, ebakiduraren arriskuan bizi diren neska gaztetxoak ezagutzeko, eta ebakiduraren gorabeherez jakinean emaiteko. Gobernuak erabaki du ere aterpe politikoa gal datzen dutenen artean emazte ebakituak identifikatzea. Iaz lau bat mila zenbakituak izan dira. Frantses gobernuak manatu dio aterbe politikoaren eskariak etsaminatzen dituen OFPRAri iheslari karta berehala eman dezan ebakidura jasan duten galde egileei. Plano berriak erraztuko ditu ere egonaldiak ebakiduraren ondorio kaltegarriak artatzen dituzten osasun zentroetan.

Maroko: Afrikako auto ekoizpen gunea

Europa osoan dieselean korritzen duten autoen ekoizpena azkarki beheiti doalarik, hona Afrikako kontinentean garapen oldar gaitza hartzen ari duela. Funtsean ezin konprenitua ere bada beribilen garapen betea ezagutu duen partean bezalako huts berak abian ikustea. Dena den 2010 urtetan hartua du Marokok auto ekoizpenaren bihurgunea. Zergarik gabeko eremu andana bat irekia du, bereziki portuen inguruan. Hala nola Tanger-ko portuan (Tanger Med gunea), bai eta Kenitra hiriari hurbil (Atlantic Free Zone). Gune horietan lantegi eta ekoizpen unitateak lurretik atera dira onddoak bezala urte gutxi barne. Unitate horietatik bihirik ez da kasik Marokoarrek sortua, gehienak Europako firmak dira, bat edo beste ipar Ameriketakoa. Aitzinean emaiten duten arrazoi ofiziala da Afrikako kontinentea ekonomikoki goiti ari dela, ondorioz firmek saiatu behar dutela merkatu erraldoi horri ihardesten ekoizpen guneak hurbilenerat irekiz. Praktikan beste arrazoi ekonomiko bizkorrak ere badira. Hala nola, zergarik gabeko gune horietan kokatzen direnek ez dutela lan zergarik pagatu behar lehen bost urtetan; balore erantsiaren zerga barkatua zaiela, eta nola ez, handik mundurat doatzin ekoizpenentzat muga saririk ez duela Maroko pagarazten. Bestalde, eta ez da gutxi, Marokoar langileak biziki merke ari direla, legezko soldata apalena 230 eurotan da Marokon. Ez da beraz harrigarri gune franko edo zergarik gabeko horietan leku gehien gehiena kanpotik jin firmek hartua dutela. Horietan lerrokatuak dira: Renault (Dacia guziak hor fabrikatuak dira), Volkswagen, Peugeot, Hyundai, Fiat, Ford eta Nissan. Lehenik etorria izanki Renault da ekoizlerik handiena mementoan: iaz 177 000 auto salmentan ezarri zituen, guziak Tanger eta Casablancako gune frankoetan fabrikatuak. Peugeot enpresak Renaultek hartu abantzua ezeztatu nahi du epe motzean. Iragan ostegunean estreinatu zuen lantegi bat Kenitra hiritik hurbil. Badago hor urtean 100 000 autoren fabrikatzeko ahala, 208 modelo berriak hain zuzen. Behar arau 200 000-etaraino hupa daitekeela ekoizpena azpimarratu zuten Peugeot-eko buruzagiek. Gehitzen dute ekoizpena hoberenean segurtatzeko sor ditzaketela 4000 lan postutaraino. Bi ñabardurarekin osatuko dugu informazio hau: mementoko segurik Marokon fabrikatu auto modelo gehien gehienak Europan saltzen direla. Erostun afrikarrak oraindik arras gutxi dira. Bestalde, AIVAM agentziak joan den urtarrilean aitortu zuen Marokon fabrikatu autoen %94 dieselean korritzen dela. Ikusirik Europan dieselaren arrakasta errekarat doala, Marokako lantegi horik beharko ote dira sortu bezain laster berregituratu?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3505. zbk

Nehori ez bazira sobera fidatzen hortaz etzira sekulan dolutuko

Leonado de Vinci

Gure Hitza | 2019/06/27

Bederatzi miliar!

Janbattitt Dirassar

Oraino haur hutsa nintzalarik eta Zelaiko eskolan ibilki, Urtsu mendiaren zola hartan – aspaldiko ixtorioa da beraz – oroit niz errientak behin erran zaukula lau miliar jende baginela lur huntan bizi eta jendetza beti emendatuz zoala.

Oraino haur hutsa nintzalarik eta Zelaiko eskolan ibilki, Urtsu mendiaren zola hartan – aspaldiko ixtorioa da beraz – oroit niz errientak behin erran zaukula lau miliar jende baginela lur huntan bizi eta jendetza beti emendatuz zoala. Besterik erran ote zaukun gai hortaz, ez niz gehiago oroit, bainan ateraldi hori ez dut ahantzia, lau miliar ginela beraz. Ez hain aspaldi, nazioarteko erakunde nagusiak plazaratu txosten batean irakurtua dut orai zazpi miliarren ozka gainditua dugula. Eta badakizue zer jakina dutan joan den egunean? Hola segituz, 2050ean, heldu baita 31 urteren buruan, bederatzi miliarretarat helduak izanen girela. Kasik hamarretarat hain segur. Hori idatzi duen ikerlea gogoetatua egoki. Nun nola kokatuko den, eta nun nola biziko, hoinbeste jende! Jatekoa ez ote den eskastuko. Ez gituenez kotsadura zerbaitek itoko. Egia erran, bada hameka gogoetaren egitekoa. Gauzak sobera ilun ikusi gabe ere bistan da, eta aise gehiago txarrena gogoan ibilki bagira. Jadanik ere l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016