Euskal diaspora | 2019ko Ekainaren 27a

Kantuz, Bakersfield eta Donibane Lohizune ahaide, eta Dan Ansotegui

Joseba Etxarri

Kantuz_%20Bakersfield%20eta%20Donibane%20Lohizune%20ahaide_%20eta%20Dan%20Ansotegui

VIÑA DEL MAR, TXILE.

Sanfermineko besten aitzinetik, kantu elgarretaratze bat eginen dute ostegun huntan Txileko Viña del Mar-Valparaisoko Eusko Etxean. XIX. mende ondarretik dira euskaldunak komunitate gisa ezarriak Txileko eskualde huntan, eta 1915ean sortu zuten bertan hiriko lehenengo euskal elkartea ‘Elgarri laguntzeko Euskal Txiletar Elkartea" izenpean, ondotik 1940etan egungo Eusko Etxea sortuko zelarik. Gaurko hitzordua, kantuz arizateko La Paral Kulturalen eginen dute, 20:00etan, Duo Lusitania bikotea laguntzaile eta euskal kantuak protagonista.

VIEDMA, PATAGONIA.

Iragan asteko txoko huntako argazkia testurik gabe agertu zen, hauxe zen: "Emakume euskalduna Patagonian" zuen izenburu, hala izena baitu Argentinako Viedma eta Patagones-ko Aberri Etxeak abiatu duen proiektuak. Eskualdeko euskaldunen memorioa berreskuratu nahi dute, genero ikuspuntua gogoan. Lehenengo txostena irailaren 8an, Diasporaren Egunean, plazaratuko dute.

BAKERSFIELD, KALIFORNIA.

Ahaidetu edo senidetu dira ofizialki Donibane Lohizune eta Bakersfield. 2016tik abiatua zuten bidea bururatu dute eta orai ‘sister city’ edo hiri ahaidetuak dira. Euskaldunak, hiri kaliforniarra sortu zenetik XIX. mendean dira hor eta hiriko ‘Kern County Basque Club’ euskal etxea 75 urte ari da betetzen aurten. Zorionak bi hirietako laguneri! Euskal Herriko hiri gehiago dira senidetuak Estatu Batuetako hiriekin, hala nola konparazio, Donibane Garazi eta South San Frantzisko, Donostia eta Reno, Gernika eta Boise edota Gasteiz eta Anaheim.

BOISE, IDAHO.

Estatu Batuetako folk munduko ohore handiena da ‘National Heritage Fellowship’ delakoa, eta eman berria diote Boiseko Dan Ansotegui musikari euskaldunari. Trikitixa jotzen du, musika irakaslea da, ‘Txantxangorriak’ euskal musika eskolako fundatzailea, Ordago, Gaupasa eta Amuma Says No euskal taldeetako sortzaile eta musikaria, Oinkari dantzarien txistulari, Boiseko Gernika Tabernako eta Basque Market konpainietako sortzaile... Euskaldunen artean, aitzinetik, Boisen, Jim Jausorok (1985) soilik jasoa zuen sari hau; eta nazioan, Jesus Arriada, Johnny Curutchet, Jesus Goñi eta Martin Goicoechea bertsulariek, 2003an. AEBetan sortu zenetik soilik 440 amerikarrek lortu dute. Zorionak, Dan eta AEBetako euskaldunak!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3505. zbk

Nehori ez bazira sobera fidatzen hortaz etzira sekulan dolutuko

Leonado de Vinci

Gure Hitza | 2019/06/27

Bederatzi miliar!

Janbattitt Dirassar

Oraino haur hutsa nintzalarik eta Zelaiko eskolan ibilki, Urtsu mendiaren zola hartan – aspaldiko ixtorioa da beraz – oroit niz errientak behin erran zaukula lau miliar jende baginela lur huntan bizi eta jendetza beti emendatuz zoala.

Oraino haur hutsa nintzalarik eta Zelaiko eskolan ibilki, Urtsu mendiaren zola hartan – aspaldiko ixtorioa da beraz – oroit niz errientak behin erran zaukula lau miliar jende baginela lur huntan bizi eta jendetza beti emendatuz zoala. Besterik erran ote zaukun gai hortaz, ez niz gehiago oroit, bainan ateraldi hori ez dut ahantzia, lau miliar ginela beraz. Ez hain aspaldi, nazioarteko erakunde nagusiak plazaratu txosten batean irakurtua dut orai zazpi miliarren ozka gainditua dugula. Eta badakizue zer jakina dutan joan den egunean? Hola segituz, 2050ean, heldu baita 31 urteren buruan, bederatzi miliarretarat helduak izanen girela. Kasik hamarretarat hain segur. Hori idatzi duen ikerlea gogoetatua egoki. Nun nola kokatuko den, eta nun nola biziko, hoinbeste jende! Jatekoa ez ote den eskastuko. Ez gituenez kotsadura zerbaitek itoko. Egia erran, bada hameka gogoetaren egitekoa. Gauzak sobera ilun ikusi gabe ere bistan da, eta aise gehiago txarrena gogoan ibilki bagira. Jadanik ere l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016