Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2019ko Ekainaren 27a

Uztaritze

Uztaritze

Uztaritzeko kermeza

Halsukoaren ondotik Uztaritzeko kermezaren aldi dugu igande huntan. Meza bakarra Jondoni Bixintxo elizan (11:00) Labourdins taldeko musikariekin. Ondotik zintzur bustitze eta bazkaria eskola giristinoko aterbean, musikariekin eta eskolako haur kantariekin. Gomita zabaldua da eta ongi etorri deneri.

Tolosa senidetza

Tolosa Uztaritze senidetzaren 30. urtemuga ospatuko da larunbat huntan 29an Tolosan. Karia hortara autobusak antolatuak dira hautetsi dantzari, musikari eta kantarientzat. Autobusen sariak Herriko Etxeak bere gain hartzen ditu, bazkariak aldiz bakotxak bere gain 22 eurotan. Abiatzea eginen da Lapurdiko aparkalekutik (9:30); itzultzea (20:00). Izenak eman daitezke oraino telefono huntara: 06 07 44 42 21.

Uztaritzeren saihesbidea

Hirurogeitahamar bat entzuleren aitzinean (heietan alderdi orotako hautetsi zonbait), Aski elkartea mintzatu da joan den ortzegunean aspaldian aipatzen den Uztaritzeren saihesbideaz. Aurkezpen luze eta zabal bat erakutsi du elkarteak azpimarratuz zer izanen den departamenduak egin behar luken bide berriaz. Kapito Harritik abiatuz bide berri hori hel litzateke Larresoroko borobilguneraino itzuli aski luze bat eginez San Mixel auzoan diren etxe guziak hutseginez. Hemendik zonbait urte barne egunero 30 000 auto pasatuko direla Uztaritzetik jakina da, jada oraiko bide nagusian 20 000tik gora baitago. Elkarteak dio 2X1 lerroko bidea ez dela aski izanen departa menduak pentsatu bezala. Zabalago baten egiteko arazo handiak balitazke eta zonbat aldiz garestiago aterako den ezin da orainokoan aitzinkondurik atera. Jada pentsatu proiektuaren tokiak desnibelatze biziki handiak baditu, obra berri eta lur higitze erraldoiak galdatuko dituenak. Hastapenean 9 milioi eta erdi euroko aitzinkondu bat egin bazen ere orai hori 23 milioietara igo da. Erran gabe ere doa oraiko bide eta bide berriaren artean den San Mixel auzoak bereziki eta Etxehasiak ere bai jasan beharko dituztela ingurumenaren aldetik bai auto eta kamioien ke, errauts eta ber denboran izanen diren arrabotsak. Hots eztabaida luze baten ondotik nehork ezin du oraino erantzun finkorik ekarri. Halere aurreikusia zen bide horren zati bat bederen Larresoroko lurretan pasatzea, bainan Lamerens auzapezak ez du deus aditu nahi. Ba ote dira hor gaindi interes pribatu edo ezin hunkituzko funts batzu? Bakotxak gogoetak egiten ahalko ditu. Oraino zonbait urte joanen da bide berri hori ikusi aitzin. Uztaritzen luzaz biziko denak ikus dezake berdin oraino. Gerokoak geroko.

Dantzaldi

Iragan irailean sortua eta dotzena bat gaztez osatua den Gazteen elkarteak antolatzen du CCAS herriko ekintza sozialen zentroarekin partaidetzan dantzaldi bat uztailaren 6an larunbata (15:00-17:30) Lapurdi gelan. Duo Tempo taldeak biziaraziko du aratsalde hori. Bainan denen helburua da belaunaldi guzietako jendearen topaketa izaitea, adinetakoarik hasirik gaztetaraino. Jan edari batzuk segurtatuko ditu elkarteak. Ongi etorri hoberena egina da deneri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3505. zbk

Nehori ez bazira sobera fidatzen hortaz etzira sekulan dolutuko

Leonado de Vinci

Gure Hitza | 2019/06/27

Bederatzi miliar!

Janbattitt Dirassar

Oraino haur hutsa nintzalarik eta Zelaiko eskolan ibilki, Urtsu mendiaren zola hartan À¢'€'" aspaldiko ixtorioa da beraz À¢'€'" oroit niz errientak behin erran zaukula lau miliar jende baginela lur huntan bizi eta jendetza beti emendatuz zoala.

Oraino haur hutsa nintzalarik eta Zelaiko eskolan ibilki, Urtsu mendiaren zola hartan À¢'€'" aspaldiko ixtorioa da beraz À¢'€'" oroit niz errientak behin erran zaukula lau miliar jende baginela lur huntan bizi eta jendetza beti emendatuz zoala. Besterik erran ote zaukun gai hortaz, ez niz gehiago oroit, bainan ateraldi hori ez dut ahantzia, lau miliar ginela beraz. Ez hain aspaldi, nazioarteko erakunde nagusiak plazaratu txosten batean irakurtua dut orai zazpi miliarren ozka gainditua dugula. Eta badakizue zer jakina dutan joan den egunean? Hola segituz, 2050ean, heldu baita 31 urteren buruan, bederatzi miliarretarat helduak izanen girela. Kasik hamarretarat hain segur. Hori idatzi duen ikerlea gogoetatua egoki. Nun nola kokatuko den, eta nun nola biziko, hoinbeste jende! Jatekoa ez ote den eskastuko. Ez gituenez kotsadura zerbaitek itoko. Egia erran, bada hameka gogoetaren egitekoa. Gauzak sobera ilun ikusi gabe ere bistan da, eta aise gehiago txarrena gogoan ibilki...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016