Azalekoa | 2020eko Urtarrilaren 16a

Herriko bozetan, trantsizio ekologikoa erronka bat?

M.O.

Herriko%20bozetan_%20trantsizio%20ekologikoa%20erronka%20bat?

Bizi mugimenduak 2014ko herriko bozen kari, trantsizio ekologikoaren alde presentatzen ziren hautagai edo(ta) zerrenderi engaiatzea eskatu zuen. Engaiamendu horiek bilduak ziren Klima-Energia deitu tresna kutxa batean, 13 tematikoetan banatuak zirela eta 53 ekimen proposatuak.

Txostenean aurkitzen dena Herriko bozak laster hor direla eta Bizi mugimenduak atera berri duen txostena bildu dugu, hor agertzen da herri bakoitzak hartu zuen engaiamendua zer heinetara gauzatua izan den. 2014an, Ipar Euskal Herriko 30 herri engaiatu ziren trantsizio ekologikoaren gaiaren inguruan gauza konkretu batzuen plantan jartzeko. Herriko Etxeek hartu zituzten engaiamendu horien bilana da egina, sei urtez zer ekimen gauzatu dituzten edo ez. Banazka, Herriko Etxe bakoitzak fitxa bat badu, jakiteko zer aitzinamendu egina izan duen eta zer maila arte. Igorri dute 2014an erantzun zuten Herriko Etxe bakoitzari betetzeko paper bat, nun bakoitzak punduz-pundu erantzun behar zuen, hartu zuen engaiamenduaren ondoan zer obratua izan den edo ez. Hitza Hitz lan taldearen ardura 2014ko hauteskundeen kari Bizi mugimenduari, ikusiz klimaren beroketaren aldaketak eta horren ondorioz izan diren ingurumen gertakari larriak, beharrezkoa iduritu zaion herriko bozetan presentatzen ziren hautagaieri engaiamendu bat har zezaten. Presentatu zirenek behar ukan zuten beren iritzia eman lurralde antolamenduari lotuak diren gai batzuri buruz: laborantza, garraioak, energia, etxebizitza, kontsumoa eta uraren kudeaketa. Proposamen horiek tresna-kutxa batean bilduak izan dira, hauteskunde kargualdian segipenaren egiteko, Bizi mugimenduak osatu zuen Hitza Hitz lan taldea. Talde horren izen-buruak frogatzen du, engaiamendu hori ez zela bakarrik hauteskunde garaian egiten diren xede batzuk, baina bai hitza atxiki beharko zutela. Orain bilanaren tenorea etorria da, Bizik agertu dosier hortan irakurtzen ahal da, "Herriko Etxeek aitzin urrats batzuk orokorki egin badituzte, ttipiak dira, eta urrun gira larrialdiak galdatzen dituen beharrezko beharreri". Beren iduriz, Herriko Etxeek ekologia beste gaien artean aipatzen dutela, alta gure lurra zaintzeko kolektibitateen ardura dela azpimarratuz. Engaiatu ziren herrien ardura Bizi mugimenduak 2012an sortu zuen "Trantsizio" taldea, hunen ardura izan zen tokiko klima-energiari buruzko politika bat nola eraman gogoetatzea. Fitxa batzuen bidez laguntza pedagokikoa eskainia izan zen, ekologiaz arduratzen den elkartearentzat, ingurumenaren inguruan urratsak kausitua izaiteko beharrezkoa da proiektu baten hastea, aitzinatzea eta egin ahala urrun eramaitea. Hortarako sortu zuten "kutxa tresna" edozein herriek erabiltzen ahal dutena (handi ala ttipi) eta edozein tokitan kokatua izanikan, izan mendialde edo kostaldean. Mandatu bukaeran igorri dute engaiatu ziren Herriko Etxe bakoitzari galdeketa bat jakiteko hartu zituzten engaiamenduak obratuak izan diren. Herriek hartu engaiamenduaren bilana Bilanaren egiteko ordua izanez, Bizi mugimenduak agertu txostenean publiko egiten du herri bakoitza zenbait punduren inguruan aitzinatu den edo ez. Azpimarratua den bezala, herri guziek ez dituzte ahal berdinak, hiri handietan behar diren zerbitzuak ukanez, klasamendua egiterakoan kondutan hartua izan da. Engaiatu ziren 30 herrietarik, 21ek %25 eta %50en artean hitzemanak plantan jarri dituzte. Bizirentzat emaitza horiek erakustera emaiten dute herritarrek segipen baten egiteko beharra badela. Zenbait herrik urrats batzuk egin badituzte, konstatazioa egiten dute proposatuak ziren 53 ekintzetarik, herriek bat bestekoa %23 dutela obratu. Hiri handietan, nun Ipar Euskal Herriko populazioaren %75a bizi den, txostenean agertzen da programaren %10 dutela bete, beroketa efektuaren kontrako politika ez dela aski ausarta erakustera emanez. Herri guziak bederen hirigintza eta energiari buruz obratze baten alde engaiatu ziren, bai eta ere hondakinen kudeaketan eta bastimendu arloan. Hirigintza arloan, artean ALUR legea bozkatua izan bada, nun hutsak diren egoitzeri buruz jabeek "etxebizitza zerga" bat pagatu behar duten, 3 herrik bozkatu dute bigarren egoitzen zerga %60az emendatzea (Bidarte, Getaria eta Uztaritze). Kontsumo arduratsua deitzen duten arloan, urratsak egin dituzten 5 herri agertzen dira, bio edo lekuko ekoizpenak erabiltzen dituztelako (Baiona, Bidarte, Lekorne, Makea, Maule). Ituna 2020 "Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoa" Bizi mugimenduak martxoko herriko bozeri buruz egin duen itun berria horrela deitzen du, herritarrek hautagaiak galdekatzeko aukera ukanen dute. Ekologista taldeak, "urrats ttipien" garaia bururatu dela adierazten du, beste maila handiagoan eta kolektiboan aritzeko ordua izanez. Itun hori 7 punturen inguruan oinarritua da: bakarkako autoaren erabilpenarendako alternatibak, egoitzetan energiaren menperatzea, tokiko elikagaiak eta laborantza biologikoa sustatzea, %100 berriztagarriak diren energien alde egitea, eusko moneta garatzea tokiko ekonomiaren alde eginez, hondakinen murrizteko urratsak plantan jartzea eta Ipar Euskal Herriko klima plana obratzea. Martxoaren 5ean, Ipar Euskal Herrian aurkeztuko diren zerrendaburu desberdinak gomitatuak dira Itunaren ofizialki izenpetzerat. Egun hortan ikusiko da 2014ko hauteskundetako 30 herrien koporua gaindituko den, jakinez Ipar Euskal Herrian 158 herri direla, trantsizio ekologikoa erronka bat bilakatuz.
Email Facebook Twitter LinkedIn

Azalekoa | 2020/01/15

Las Vegas-en laborantzako teknologia berritzaile saloia

M.O.

Consumer Electronics Show saloia joan den ostiralean hetsi da, biharko laborantzarako teknologiako tresna berriak aurkeztuak izan dira. Robota eta drone delakoen artean, John Deere amerikar marka famatuak tresna berri bat aurkeztu du, 400 sentsoreri esker belar tzarrak kentzen dituena. Iduriz Estatu Batuetan "AgTech" deitzen dute teknologia berri hori, arrakasta handia du eta garatzen ari da. Alor hori joano eta gehiago garatzen ari dela irakurtzen ahal da, laborariek presioa ezarriz, beren produktibitatea emendatzeko gisan bai eta langile gutiagoren beharretan izaiteko. Laborantzatik haratago diren enpresa batzuk inbestitzen dute, bitxi egiten badu, frogatzen da sail horrek etekin handiak egiten eta eginen dituela. Informatika arloan ari diren IBM eta Microsoft bezalako enpresak ikusten baitira edo Amazon delako multinazionala, adieraziz merkatu bat badela holakoak ere akziodun izaiteko. Teknonologia berrietaz arduratzen direnek diote, sektore hori garatzen ari...

Irakurri segida


3531. zbk

Napoli ikusiz geroz hiltzen ahal zira gustuan gauza ederragorik ez da nihun ikusteko.

Italiako erran zaharra

Gure Hitza | 2020/01/16

Herria kazetaren inkesta Eta makila klaskak

Peio Jorajuria

Lerro hauen izenburuan aipatuak diren inkestak eta makila klaskek ez dute elgarrekin deus ikustekorik. Irakurle, zutabe hau aitzina irakurtzen baduzu, fite konprenituko duzu bi gai desberdinez ari naizela hor. Goazen bada. Aspaldi bazuen Herria honek ez zuela inkestarik egin bere barneko aferez. Azkena, uste dut, 1996an, Gilen Irigoin orduko kolaboratzaileak kudeatu zuena. Kasik mende laurden bat! Menane Oxandabaratz oraingo idazleburuak nahi izan du inkestaño bat bultza dezagun, sinplea bezain adierazgarria, jakin nahiz gaur nolakoa daukazuen euskal astekari hau. Badakigu irakurle bakoitzak aurkitzen duela astekari hontan bere bazka, gustukoa hartuz eta gaineratekoa baztertuz. Zeren belar onaren artetik baita beti belar txarrik ere, edo txarra ez baldin bada ere, bederen gustu gutiagokoa. Eta hain zuzen, batentzat ona denak bertze bati gustu karatsagoa edo beharbada ilaunagoa utziko dio, eta alderantziz. Eta badira menturaz alor batzuk kazeta honek egundaino...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016