Herriz Herri - Aiziritze-Gamue-Zohazti (NB) | 2020eko Urtarrilaren 16a

Amikuze

Lur Berrriko arto hazi egileak kexu! Duela hamar bat egun, urtarrilaren 6an, hogeita hamar bat laborari, gehienak arto hazi egileak, bildu dira goizeko 7.30etan Lur Berri aitzinean, Olivier Gemin, zuzendariaren egiteko manerak salatzeko. Hunek Eguberri aitzinttoan, kooperatibako zuzendari- ordea kanporatu zuen. Arto hazi egileen sindikatuak kanporaketa hori gogorki salatzen du estimatuz harreman onak zituztela zuzendari-orde horrekin eta ez zela arazorik horren despeitzeko. Bilkura bat ukan dute Olivier Gemin eta Urrutiaguer lehendakari ohiarekin. Hunek bilkura finituta kanporaketa hori onartu du zuzendariarekin finkatuak izan ziren helburuak ez zituelakotz lortu. Lur Berriko langileen ordezkari zonbait ere manifestaldi hortan ziren oroitarazteko horiek ere haserre direla Olivier Gemin zuzendariaren egiteko manerekin eta jakitea eman dute 140 langileek Lur Berri lan auzitegira ezarri dutela damu-domaiak galdegiteko duela hogei urte errefusatua izan zaien primengatik. Arto hazi egileek hitzordu bat ukaitekoa dute egun hauetan Eric Narbais-Jaureguy, Lur Berriko lehendakari berriarekin. Orain arte langileek adierazten zituzten beren griñak Lur Ber- riren kudeantzari buruz, orain laborariak ere hasten dira! Aldaketa baten bezperan girea? "Donapauldarrek erabakitzen ahalko dute": Donapaleuko zerrenda berriaren prentsa oharra. Charles Massondoren ildotik, Donapaleu herriaren xedeetan lan egiteko, eremu desberdinetako 10 gizon eta 9 emaztek osatzen dugu "Aintzina Donapaleu À¢'€'" Pour l'avenir de Saint-Palais" zerrenda. Herritarrentzat eta herritarrekin lan egiteko talde berri eta dinamikoa gira. Donapaleu herriari zor zaion ospea eskaini nahi genioke, proiektu ausart eta konkretuak defendatuz, lekuan berean baita Euskal Elkargo mailan. Gardentasuna eta komunikazioa izanen dira gure ardatz. Departamenduko Laborantza Ganbararen agiantzak Donapaleun Amikuzeko irratiaren bidez jakin dugu berrikitan Departamenduko Laborantza Ganbarak bere agiantzak aurkeztu dituela Donapaleun. Okasione hortan aktualitatean diren gai nagusiak aipatuak izan dira eta horieri lotuak diren desafioak. Lehena, aldaketa klimatikoari buru egitea. PAC (Europako Laborantza Politika) berriari buruz abiatuak diren negoziaketak ere solastatuak izan dira jakinez 2022an plantan ezarria izanen dela kuadro berri hori. Instalatzeak ere aipatuak izan dira. Departamenduan 126 instalatze egin dira eta hauetan hirutarik bi Euskal Herrian gehienik ardi sailean. Azkenik Euskal Elkargoarekin harremanak indartu behar direla erranik izan da. "Herriko bozak" antzerkia Donapaleun urtarrilaren 26an "Herriko bozak" Piarres Larzabalek idatzi antzerki famatua eta oso ezaguna dena iparraldean, emana izanen da urtarrilaren 26an, igandez, Donapaleuko zinegelan (16:00). Aktualitatean den gai hau, "Iduzki Lore" taldeak emanen du Maika Etxecopar- en laguntzarekin. Hunek, hastapeneko testua berritu du begi klixka bat eginez oraiko egoerari. Txartelak lekuan berean salduak izanen dira: 10€ gehienentzat, 5€ hamabi eta hemezortzi urte artekoentzat, kitorik ttipientzat. Hala ere erreserbatu nahi dutenek, deitzen ahal dute 07.88.18.88.96 zenbakira. Euskararen Urtaroa kari egin marrazkien erakusketa, Donapaleuko Mediatekan Joan den azaroan Euskal Elkargoak antolatu zuen Euskararen Urtaroa kari, bertsu / marrazki gaualdi bat Irisarriko Ospitalea zentroan. Mauletik Hendaiara, hainbat mediateketan hasi zen joko idazketaren emaitza, bertsu eta marrazkitan erakutsia izan zen. "Cadavre exquis" molde surrealistaren arabera idatziak izan diren testuetan oinarrituz, marrazkilariek margolan handi bat asmatu dute, bertsularien laguntzarekin, ikusleen aitzinean. Artelan hau lurraldean zehar ibiliko da eta Amikuzen izanen da urtarrilaren 10etik otsailaren 5a arte, 2018an egina izan zen obrarekin betan. Bi obra hauek mediateketako testuen ondoan erakutsiak izanen dira. 2018an marrazkilariak Asisko Urmeneta eta Laure Gomez ziren, eta 2019an Asisko Urmeneta eta Dom (Dominique Campistron).
Email Facebook Twitter LinkedIn

3531. zbk

Napoli ikusiz geroz hiltzen ahal zira gustuan gauza ederragorik ez da nihun ikusteko.

Italiako erran zaharra

Gure Hitza | 2020/01/16

Herria kazetaren inkesta Eta makila klaskak

Peio Jorajuria

Lerro hauen izenburuan aipatuak diren inkestak eta makila klaskek ez dute elgarrekin deus ikustekorik. Irakurle, zutabe hau aitzina irakurtzen baduzu, fite konprenituko duzu bi gai desberdinez ari naizela hor. Goazen bada. Aspaldi bazuen Herria honek ez zuela inkestarik egin bere barneko aferez. Azkena, uste dut, 1996an, Gilen Irigoin orduko kolaboratzaileak kudeatu zuena. Kasik mende laurden bat! Menane Oxandabaratz oraingo idazleburuak nahi izan du inkestaño bat bultza dezagun, sinplea bezain adierazgarria, jakin nahiz gaur nolakoa daukazuen euskal astekari hau. Badakigu irakurle bakoitzak aurkitzen duela astekari hontan bere bazka, gustukoa hartuz eta gaineratekoa baztertuz. Zeren belar onaren artetik baita beti belar txarrik ere, edo txarra ez baldin bada ere, bederen gustu gutiagokoa. Eta hain zuzen, batentzat ona denak bertze bati gustu karatsagoa edo beharbada ilaunagoa utziko dio, eta alderantziz. Eta badira menturaz alor batzuk kazeta honek egundaino...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016