Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 16a

Baionako Euskal Museoko gelen ber antolaketa

Publikoari idekia izanik ere, Baionako Euskal Museoak behereko gelak eta erakusketa iraunkorra ber antolatzen ditu. Hurrengo aldi baterako erakusketa handia maiatza hasieran abiatuko du. Kultur egitarau oso bat proposatua izanen da ere publikoari: ostegun arrats guziz, hitzaldiak, film emanaldiak, bai eta dantza ikusgarriak edo(ta) kontzertuak antolatuak izanen dira.
Email Facebook Twitter LinkedIn

Egun eta bihar | 2020/01/16

Emazteak gure aldi da!

Emazteak%20gure%20aldi%20da!
Horra nola deitu duen Garapen Kontseiluak urtarrilaren 16an (10:00), Baionako Elkarteen Etxean, antolatzen duen gaualdia. Galdera hauen inguruan eztabaidatuko dute: Nola egin bizi publikoan emazteek beren tokia har dezaten? Nola egin behar da gure herrietan eta lurraldean eginak diren ekintzek egiazko berdintasun batetara buruz eraman gaitzaten? 2020. urteak aro berri bat irekitzen balu? Herriko bozak aste batzuen buruan direla eta, berdintasuna parekotasunean agertzen da. Garapen Kontseiluko "Berdintasunaren Aldeko Batzordeak" alarma jo du eta gaualdi horretara gomitatzen ditu, jendarte zibila eta lurraldeko hautetsiak mobilizatzeko. Berdintasunaren urtea izan dadin nahi du, EBA emazteen alde lan egiten duen kolektiboak jadanik deiadarra jo zuen, Garapen Kontseiluak bide beretik gogoeta bat abiatu nahi du. Egitaraua: 17:30 - Parte hartzaileen harrera 18:00 - Garapen Kontseiluaren agiantzak 18:15/18:30 - Gaualdiaren aurkezpena 18:30/19:15 -...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/01/16

Azkenean

J-B D

Geroko erretretak gogoan, berriz ere izan da greba eta manifestaldi asko. Frango jendetsuak nahiz ez haatik joan den hilabetean izan ziren zonbaiten heinekoak. Solasketak ere izan dira haatik. Edouard Phiippe gobernuburuak ere azkenean proposamen zonbait egin ditu hautsi-mautsi zerbaiti buruz. Telebistan ere aipatu ditu proposamen horiek. Batean iduri sailaren goxatzerat ari den aitatxi on bat, bestean mintzo espantu-untzi eder bat balitz bezala. Ondorioz, iduri du giroa ari dela halere doi bat bederen lasaitzen. Ez litake goizegi aterabide manerako bat kausitzen ahal balitz, biziki kasko gogorra dutenek ere gisa hartako urratsak eginez. Macron presidentak ere berriz erakutsi du afera hori hurbiletik segitzen duela bainan denbora hartuz bestalde, bere lan guzien artetik, prediku eder baten egiteko ingurumen sanoago baten alde. Biziki prediku ederra bainan ba ote daki prediku ederrak ez direla aski?...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/01/16

Huts ttipi bat!

J-B D

Gaitza gertatu da Montpellier hirian neguko merkaldien lehen egunean. Untsa telebista tresna ederrak baziren salgai 30 eurotan! Bazuten ere arrakasta segur! Bainan eroslea pagatzerat joaitearekin erraiten zioten etzela batere egiazko prezioa. Erosleak kexu, aski hizki handiz ezarria zela 30 eurotan zirela eta legeak manatzen duela agerian ezarri preziotik artzea! Nagusiak ezetz, lege hori badela bainan kasu berezi batzutan ez bali! Kalapita gaitzak izan dira, poliza elkarrarazteraino! Zer gertatua zen bada? Telebista horiek, usaian 439 eurotan salgai, ezarriak zituzten aise merkeago bainan, kasu egin eskasean, husño bat eginez. Egiazko prezioa, 309,90 euro. Ezarria zena, 30,99. Kakotxa zen ez bere tokian. Zonbait oren joan dira bazterrak arrunt lasaitu aitzin! Horra nolako nahaskeriak izaiten ahal diren gaurko egunean, batere funtsik gabe, saltegi handi horietan!...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/01/16

Medikuak eskas

Anitz tokitan badira arrangurak, gero eta gehiago gainerat, ez delakotz aski mediku. Eta hauxe ez dea guziz gogoetagarri, joan den aste ondarrean jakin dena, Parisen berean medikuak falta, haurren e r i t a s u n e t a n berezituak diren horietarik! Txosten baten arabera, ehun bat segurik eskas! Azken bi astetan, zernahi haur ba-eta eri, medikurik ez i z a n k i d e n e n plantan artatzeko, haur andana bat ereman behar ukan dute frango urrun, autoz Parisetik bizpahiru orenen bidean berdin, arrangurabide handiak izanki familientzat. Nola hortaratuak gira bestenaz?...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/01/16

Herriko bozak

J-B D

Bi hilabeteren buruko ditugu herriko bozak. Lehen bozaldia martxoaren 15ean alabainan. Hautagai zerrenda gehienak laster agertuko dira. Bada segur zernahi apailu eskuin eta ezker. Parisen saltsa bat ederra, macrontiarrak ez baitira beren artean batere ados. Beste hiri handi askotan ere, tirabira frango eta lanak ba gauzak ezin argituz. Iduriz, Macron presidentak ez du bere sudarra sobera sartuko hauteskunde horietan, edo azpiz ariko da bere burua biziki agertu gabe. Hori diote Pariseko berriketari anitzek. Xuxen dabiltzanez, zonbait aste barne ageriko da. Aldiz, Macron ongi ezagutzen duten anitzen ustez jadanik gogoan ditu, eta ez guti, alegia-eta deusez, 2022ko president bozak. Bai eta arte hortan izanen direnak, zenaturrenak aurten berean, departamenduka bai eta lurraldeka egitekoak direnak heldu den urtean. Bozak ba aurten, bozak ba ondoko bi urtetan ere, hiru urtez segidan boz-urte beraz. Eta gezur-urte ote behialakoak ziona?...

Irakurri segida


3531. zbk

Napoli ikusiz geroz hiltzen ahal zira gustuan gauza ederragorik ez da nihun ikusteko.

Italiako erran zaharra

Gure Hitza | 2020/01/16

Herria kazetaren inkesta Eta makila klaskak

Peio Jorajuria

Lerro hauen izenburuan aipatuak diren inkestak eta makila klaskek ez dute elgarrekin deus ikustekorik. Irakurle, zutabe hau aitzina irakurtzen baduzu, fite konprenituko duzu bi gai desberdinez ari naizela hor. Goazen bada. Aspaldi bazuen Herria honek ez zuela inkestarik egin bere barneko aferez. Azkena, uste dut, 1996an, Gilen Irigoin orduko kolaboratzaileak kudeatu zuena. Kasik mende laurden bat! Menane Oxandabaratz oraingo idazleburuak nahi izan du inkestaño bat bultza dezagun, sinplea bezain adierazgarria, jakin nahiz gaur nolakoa daukazuen euskal astekari hau. Badakigu irakurle bakoitzak aurkitzen duela astekari hontan bere bazka, gustukoa hartuz eta gaineratekoa baztertuz. Zeren belar onaren artetik baita beti belar txarrik ere, edo txarra ez baldin bada ere, bederen gustu gutiagokoa. Eta hain zuzen, batentzat ona denak bertze bati gustu karatsagoa edo beharbada ilaunagoa utziko dio, eta alderantziz. Eta badira menturaz alor batzuk kazeta honek egundaino...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016