Herriz Herri - Senpere (L) | 2020eko Urtarrilaren 16a

Kultur eskaintzak

Kultur%20eskaintzak

Egun hauetan agertu da, heldu diren sei hilabetetako ikuskizunen programazioa, haatik ekitaldi guziak ez dira kontutan hartuak, beti baitira azken mementoko ekimen batzuk. Ikusgarriendako, beti bezalako aterbeak nabarituak dira, Larreko, Eliza, Inharria, Larraldea eta noiztenka Amotzeko kapera. Ikuskizunen aniztasuna azpimarratu behar da, denetarik eta gogo guzien gozatzeko paradak eskainiak baitira. Aurkitzen ahalko dira dantza, musika, kanta, marrazki, antzerki, bertsu saio eta erakusketa asko mota guzietakoak. Antolatze lanetan hor dira herriko kultur saila, Euskal Elkargoko Kultura Bidean baita herriko elkarte andana bat, hala nola Senpereko kultur eta ondare, Lapurdi 1609, Elirale, Zirikolatz eta abar. Azpimarra nitzake bi ekitaldi euskal kulturari gehixago lotuak direnak, otsailaren 9an BECtso saioa azkeneko final handiko 8 bertsulariekin eta nola ez aipa martxoaren 20 eta 21ean, Zirikolatz elkarteak bere 40 urteen ospatzeko eskainiko duen Dantz'Hari ikusgarria. Egutegiaren arabera, ukanen dugu astia zehazki ekitaldien presentatzeko, horrela bakotxak bere gutizia betetzen ahalko du. Orotarik Joan den ostiralean, jaun merak Herriko-Etxearen izenean agiantzak eskaini ditu urte berriari buruz Larreko kultur gunean, esker anitz izan dira partikulazki herriko enplegatueri buruz. Arrats hartan berean Asisko Urmenetak Larraldean aurkezten zuen bere liburua "Aztihitza" Augustin Xahoren biografiaren parte bat aipatuz marrazki umorezkoen bidez, giro biziki goxo batean. Arranoa elkarteak ere antolatzen duen argazki lehiaketaren obrak ikusten ahal dira Herriko-Etxean, Arbolaren lema hautatua zen erakusketa hunendako. Urtarrilaren 31 arte aurkitzen ahalko dira eta epaimahai batek balioztatzea eginen du. Sariketak otsailaren 14an (19:00), Herriko-Etxean. Bertzalde Errege-bixkotxaren partikatzera gomitatuak dira 65 urtez goitikakoak, Denen-Etxean urtarrilaren 28an, (15:00), xehetasunak: 06 26 78 33 19. Charles eta Maxime Joan den astean, herriko errugbiaren gain itxura frango iluna deskribatu dut, aldi huntan argipena eta nolako distirarekin bertze irudi bat agertu zaiku, horra nun bi mutil herritarrak hautatuak izan diren Frantziako taldean aritzeko. Charles Ollivon, Molereseneko semettikiaren ibilbidea ezagutzen ginuen, espaldako zauri batek zelaietarik urrundua zuen bainan oraikoan azkarrago etorri da. Munduko kopan arizanik, gainera taldearen kapitain izendatu dute. Aldiz Maxime Lucu, Audeteneko semettipiak sortu du sopresa pollita, Bordaleko ekipan hasi berririk, horra nun Frantziako ekipak ateak zabaltzen dazkon. Gaztegaztetik, herriko errugbi eskolan pasaturik, batak Baionako bidea harturik, bertzeak Miarritze aldekoa, nork pentsatuko zuen maila hortarat igoko zirela? Aupa zueri eta zuen familieri, baita gora atxik zuen herriaren atxikimendua.
Email Facebook Twitter LinkedIn

3531. zbk

Napoli ikusiz geroz hiltzen ahal zira gustuan gauza ederragorik ez da nihun ikusteko.

Italiako erran zaharra

Gure Hitza | 2020/01/16

Herria kazetaren inkesta Eta makila klaskak

Peio Jorajuria

Lerro hauen izenburuan aipatuak diren inkestak eta makila klaskek ez dute elgarrekin deus ikustekorik. Irakurle, zutabe hau aitzina irakurtzen baduzu, fite konprenituko duzu bi gai desberdinez ari naizela hor. Goazen bada. Aspaldi bazuen Herria honek ez zuela inkestarik egin bere barneko aferez. Azkena, uste dut, 1996an, Gilen Irigoin orduko kolaboratzaileak kudeatu zuena. Kasik mende laurden bat! Menane Oxandabaratz oraingo idazleburuak nahi izan du inkestaño bat bultza dezagun, sinplea bezain adierazgarria, jakin nahiz gaur nolakoa daukazuen euskal astekari hau. Badakigu irakurle bakoitzak aurkitzen duela astekari hontan bere bazka, gustukoa hartuz eta gaineratekoa baztertuz. Zeren belar onaren artetik baita beti belar txarrik ere, edo txarra ez baldin bada ere, bederen gustu gutiagokoa. Eta hain zuzen, batentzat ona denak bertze bati gustu karatsagoa edo beharbada ilaunagoa utziko dio, eta alderantziz. Eta badira menturaz alor batzuk kazeta honek egundaino...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016