Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2020eko Urtarrilaren 16a

Aiherra

Aiherra

Urtarrilaren 25ean, ibiakoitzarekin, mus zoingehiagoka Donapaleuko laborantza lizeoko gazteek, ibiakoitzean zortzi mus lehiaketa berezi bat antolatuko dute gure herrian, Denen Etxeko gela nagusian. Hauen helburua da egin etekinarekin ikasketa hondarrean egin beharreko bidaiaren diruztatzea. Sari ederrak badaude irabazteko: 400€ irabazdunek, eta 200€ finalistek. Izenen emaitea arratsaldeko 2etan hasiko da, eta lehiaketa 3etan. Izenarekin betan 13€ eman beharko da. Arratsalde guzian, edari, talo eta matahamiak ausarkian salduko dituzte ikasleek. Ongi etorri deneri! Kabalkadaren ondotik, geroa aipagai Joan den ibiakoitz goizean, 40 bat kabalkadako parte hartzaile bildu ziren Denen Etxeko gelan, geroari buruzko kultur proiektuen elkarrekin aipatzeko. Senditu dena da berriz biltzeko arras motibatuak direla, kantuz edo dantzan aritzeko, edo berdin ikusgarri baten antolatzeko. Anartean, lehen hitzordua dute Antzuolan, maiatzaren 16an, han dantzariek eta makilariek Antzuolako dantzariek antolatu ikusgarrian parte hartzeko gomita ukan baitute. Karia hortarat, autobusak antolatuko dira, herritar guziak gomitatuak dira. Antzuolako egunarentzat eta gaineratiko proiektuentzat, gauden xehetasunen beha. Herriko Etxeak ostaler bat xerkatzen Herriko Etxeak ostaler bat xerkatzen baitu GOZATEGIA jatetxearentzat, afera honetaz interesatua dena, lehenbailehen harremanetan sar dadila Herriko Etxearekin, gutunez edo e-postaz (mairie. ayherre@wanadoo.fr) 2020ko urtarrilaren 20a aitzin. Ostatua herri barnean kokatua da, plazaren erdian, aparkalekuarekin, herriko okindegiaren ondo ondoan da, eta izigarriko bista ederra badauka. 24 hilabeteko alokatzekontratua proposatuko da, ondotik urtero berrituko dena, 400€ko alokairu batekin hilabetero. Herritar biztanlen kontaketa hasia Herriko Etxeak jakinarazten du jendeen kontaketa gure herrian hasia dela, eta karia horretara langile baten bisita ukanen dugula. Hunen lanako errazteko, galdatua zauku laster erantzutea hunen bisita ukan ondoan. Herritar bakoitzaren parte hartzea funtsezkoa da. Herriko bozetan bozkatzeko Herriko bozak hurbiltzen ari zauzkigu. Ez ahantz herrian lehen aldiz bozkatzeko gogoa duten herritarrek, beren izena hauteskunde zerrendetan lehenbailehen sartu behar dutela, otsailaren 7a aitzin. Urrats hunen betetzeko, Herriko Etxearekin harremanetan sartu behar da (05.59.29.64.02)
Email Facebook Twitter LinkedIn

3531. zbk

Napoli ikusiz geroz hiltzen ahal zira gustuan gauza ederragorik ez da nihun ikusteko.

Italiako erran zaharra

Gure Hitza | 2020/01/16

Herria kazetaren inkesta Eta makila klaskak

Peio Jorajuria

Lerro hauen izenburuan aipatuak diren inkestak eta makila klaskek ez dute elgarrekin deus ikustekorik. Irakurle, zutabe hau aitzina irakurtzen baduzu, fite konprenituko duzu bi gai desberdinez ari naizela hor. Goazen bada. Aspaldi bazuen Herria honek ez zuela inkestarik egin bere barneko aferez. Azkena, uste dut, 1996an, Gilen Irigoin orduko kolaboratzaileak kudeatu zuena. Kasik mende laurden bat! Menane Oxandabaratz oraingo idazleburuak nahi izan du inkestaño bat bultza dezagun, sinplea bezain adierazgarria, jakin nahiz gaur nolakoa daukazuen euskal astekari hau. Badakigu irakurle bakoitzak aurkitzen duela astekari hontan bere bazka, gustukoa hartuz eta gaineratekoa baztertuz. Zeren belar onaren artetik baita beti belar txarrik ere, edo txarra ez baldin bada ere, bederen gustu gutiagokoa. Eta hain zuzen, batentzat ona denak bertze bati gustu karatsagoa edo beharbada ilaunagoa utziko dio, eta alderantziz. Eta badira menturaz alor batzuk kazeta honek egundaino...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016