Herriz Herri - Bidarte (L) | 2020eko Urtarrilaren 16a

Dantza ikusgarria

Dantza%20ikusgarria

Dantza ikusgarria: gogoratu urtarrilaren 19an (17:30) Zarena Zarelako konpainiaren HARIZ HARI dantza ikusgarria izanen dela Bidarteko Kirolak ezker paretan. KRIOLINAK taldeko kantariak diren Ramuntxo Farigel eta Ramuntxo Saint- Martin ere arituko dira ikusgarriaren ondotik. Berrikuntza gisa ZEZEk bere lan berriaren aurkezpentxo bat proposatuko du. Txartelak erosteko hiru parada: Baionako ELKAR dendan, Bidarteko turismo bulegoan edo telefonoz deituz Miren 06-58-05-00-53. Aitzinetik 10 eurotan, tokian bertan 12 eurotan, eta 6 eurotan 14 urtez pekoentzat.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3531. zbk

Napoli ikusiz geroz hiltzen ahal zira gustuan gauza ederragorik ez da nihun ikusteko.

Italiako erran zaharra

Gure Hitza | 2020/01/16

Herria kazetaren inkesta Eta makila klaskak

Peio Jorajuria

Lerro hauen izenburuan aipatuak diren inkestak eta makila klaskek ez dute elgarrekin deus ikustekorik. Irakurle, zutabe hau aitzina irakurtzen baduzu, fite konprenituko duzu bi gai desberdinez ari naizela hor. Goazen bada. Aspaldi bazuen Herria honek ez zuela inkestarik egin bere barneko aferez. Azkena, uste dut, 1996an, Gilen Irigoin orduko kolaboratzaileak kudeatu zuena. Kasik mende laurden bat! Menane Oxandabaratz oraingo idazleburuak nahi izan du inkestaño bat bultza dezagun, sinplea bezain adierazgarria, jakin nahiz gaur nolakoa daukazuen euskal astekari hau. Badakigu irakurle bakoitzak aurkitzen duela astekari hontan bere bazka, gustukoa hartuz eta gaineratekoa baztertuz. Zeren belar onaren artetik baita beti belar txarrik ere, edo txarra ez baldin bada ere, bederen gustu gutiagokoa. Eta hain zuzen, batentzat ona denak bertze bati gustu karatsagoa edo beharbada ilaunagoa utziko dio, eta alderantziz. Eta badira menturaz alor batzuk kazeta honek egundaino aip...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016