Dolu
Duela zonbait egun, mundu
huntarik joan zauku Elise Parachou
(Ansolabehere), Bastida
Berrauko alaba. Gazterik joana
zen Parisera, herriko familia
batentzat haurtzain. Han, idazkaritza
ikasketak eginik, ofizio
hortan iragan du bere lan denbora.
Lanetik hurbil ezagutu
zuen ere Jean Pierre Parachou
ezpeletar seme poliza gizona,
hunekin ezkondu eta bi seme altxatu.
Erretiran, Ezpeletan eraiki
etxe berrira etorri ziren. Senarra
galdurik, duela 8 urte Baigorriko
Larrazkena zahar-etxera jina
zen eta hor pausatu da 88 urte
zituela. Bere ehorzketak Ezpeletan
iragan dira eta senarraren
ondoan hobiratua izan da.
Doluan den familia guziari helarazten
ditugu gure dolumin bizienak.
Kantu bazkaria
Baigorriko ikastolak kantu bazkaria
antolatzen du otsailaren
1ean ibiakoitzez Manexenea
ostatuan, baztandar Frantxixkok
alaiturik. Eguerdi eta erditarik
Baigorri
goiti bazkari ona gozatuz, arratsaldean
ere kantuz segitzeko
grazia izanen da denentzat. Prezioa:
30€, bazkaria, arnoa eta
ondokoa barne. Parte hartzeko,
izenak eman behar dira urtarrilaren
25eko deituz Manexenea:
05 59 37 41 68 edo Arño: 06 85
71 11 30.
Lotoa eta mus lehiaketa
Urtarrilaren 25ean ibiakoitzez
(20:30), Donostei kolegioak
loto bikaina antolatzen du Plaza
Xoko gelan. Sari ederrak dira
irabazteko: bidaia; telebista,
erosketa txartelak, saski hornituak
etabar... Izanen da ere
jateko eta edateko salgai: ogitarteko,
talo eta bixkotx. Ongi
etorri deneri.
Bertzalde, kolegioak mus txapelketa
ere antolatzen du otsailaren
2an igandez (14:30)
Plaza Xokon. Izen emaiteak
(12€) lekuan berean eginen
dira (14:00). Lehen saria: 300€
eta bigarrena 150€. Hemen ere
izanen da talo, matahami eta
edateko.