Herriz Herri - Sara (L) | 2020eko Urtarrilaren 16a

Sara

Sara

Jende kondaketa: Saran iraganen da urtarrilaren 16tik otsailaren 15 arte, 6 presuna ibiliko dira. Herriak galdegiten du ongi errezibitzea eta xehetasunak ongi emaitea. 6 presunak dira: Nicolas Etchenic, Sandrine Etchegaray, Paula Rego, Udane Larretxea, Haize Arribillaga eta Maritxu Leizagoyen, eskerrak aitzinetik. Hazileko eta abenduko egoera zibila Sortzeak: Guedes Iban 11-04, Ameztoy Eñaut 11-06, Simao Ilune 11-20, Cattelan Julia-Emma- Clara-Laura 11-21, Haristeguy Leire 11-22, Labeguerie Leiane 11-30. Heriotzeak: Nesprias Jeanne sortzez Iribarren 98 urte Altxua 11-01, Perugorria Marie sortzez Ichuribehere 93 urte Bide Ondoa 11- 06, Berecochea Marie-Thérese 82 urte Argi Hastea 12-21, Suhit Anita 90 urte Galtzada 12-20. Ezkontzak: Dunoyer Blaise eta Del Negro Marie-Christine 11- 02, Adam Beinjamin eta Ahamada Melusine 11-09. Orotara 2019an, 30 sortze, 20 heriotze eta 11 ezkontza izan dira. Kirolak Pilota trinketean Gaztetxoak: Vella Barneix Leni À¢'€'" Lecuona Peio galtzaile 40-25 Noizbait-en kontra. Umetxoak: Alduntzin Kaiet À¢'€'" Berasategui Unai irabazdun 20-10 Zaharrer Segiren kontra eta galtzaile 20-17 Uhaldearen kontra. Martin Imaz Eneko À¢'€'" Vella Barneix Mani irabazdun 20-16 Urruñarrak- en kontra eta irabazdun 20- 17 Senpereren kontra. Pasaka lehen mailan: Harinordoquy Alain À¢'€'" Oronoz Mattin galtzaile 13-05 Laxoa Pilotaren kontra. Etchegaray Patrick À¢'€'" Pery Nicolas galtzaile 13-07 Senpereren kontra. Barandiaran Patxi À¢'€'" Elhorga Pepito galtzaile 13-10 Endaiarrak-en kontra. 2. mailan: Vidal Elies À¢'€'" Lopes Etxepare Thierry Amikuzeren kontra. Larralde Peio À¢'€'" Itoitz Mikael irabazdun 13-12 Senpereren kontra. Ezker paretan artekoak: Arribillaga Eneko À¢'€'" Mounho Eneko galtzaile 40-36 Baionaren kontra. Union Basque batasunean gaztetxoak: Etxeberri Pacheco Manex À¢'€'" Zozaya Eñaut galtzaile 40-34 Azkaindarren kontra. Frantziako txapelketan gazteak: Hazparnen, Mariluz Julen À¢'€'" Etcheverry Unaik finala irabazi dute 40-24 Noizbait-en kontra, beraz gazte horiek Euskal Ligan eta Frantziako txapelketan txapeldun dira, bi finalak irabazi dituzte. Errugbia: Donostian Sarak irabazi 17-06 Bera taldearen kontra.
Email Facebook Twitter LinkedIn

3531. zbk

Napoli ikusiz geroz hiltzen ahal zira gustuan gauza ederragorik ez da nihun ikusteko.

Italiako erran zaharra

Gure Hitza | 2020/01/16

Herria kazetaren inkesta Eta makila klaskak

Peio Jorajuria

Lerro hauen izenburuan aipatuak diren inkestak eta makila klaskek ez dute elgarrekin deus ikustekorik. Irakurle, zutabe hau aitzina irakurtzen baduzu, fite konprenituko duzu bi gai desberdinez ari naizela hor. Goazen bada. Aspaldi bazuen Herria honek ez zuela inkestarik egin bere barneko aferez. Azkena, uste dut, 1996an, Gilen Irigoin orduko kolaboratzaileak kudeatu zuena. Kasik mende laurden bat! Menane Oxandabaratz oraingo idazleburuak nahi izan du inkestaño bat bultza dezagun, sinplea bezain adierazgarria, jakin nahiz gaur nolakoa daukazuen euskal astekari hau. Badakigu irakurle bakoitzak aurkitzen duela astekari hontan bere bazka, gustukoa hartuz eta gaineratekoa baztertuz. Zeren belar onaren artetik baita beti belar txarrik ere, edo txarra ez baldin bada ere, bederen gustu gutiagokoa. Eta hain zuzen, batentzat ona denak bertze bati gustu karatsagoa edo beharbada ilaunagoa utziko dio, eta alderantziz. Eta badira menturaz alor batzuk kazeta honek egundaino...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016