Herriz Herri - Hazparne (L) | 2020eko Urtarrilaren 16a

Hazparne

Hauteskundeak Iduriz, hiru zerrenda izanen dira heldu diren herri hauteskundeetan Hazparnen: Beñat Inchausperekin, oraiko auzapezarena, Kristian Etchettorekin, abertzaleena, Berriki agertu den Isabelle Pargade anderearena. Hirugarren aldia da Pargade anderea herriko hauteskundeetan aurkezten dela. Lehenik Xavier Larrek muntatu lista batean zen, gero oraiko auzapezarekin pasatu zen eta lehen axuantaren postua hartu. Zonbait denboraren buruan, auzapezarekin ezin akomeatuz, bere kargua utzi zuen. Ondotik Baigura-Mundarrain kantonamenduan departamenduko kontseilari izendatua izan zen Vincent Brurekin. Aldi huntan listaburu abiatzen da, Hazpandar motibatu eta engaiatu batzuekin, "nehoren kontra, baizik Hazpandarren alde". Bere zerrendakide eta programa heldu den otsailaren 8an, nahi duenari agertuko dizkio, Berria trinketean eginen duen gaualdi batean. Zerga Zerbait arrengura baduenarentzat, zergaetxeak permanentzia batzuk apailatzen ditu jendea laguntzeko gisan. Urtarrilaren 13an eginen du bat, goizean (09:00-12:00) eta arratsaldean (14:00-16:00). Hitzordurik gabe joaiten da eta bakotxak, arribatu arau, ukaiten du bere hitzordua. Urtsuko Zapetak Elkartearen aurkezpena egin da larunbatean: "Fédération Française de la Retraite Sportive " deitu elkartearen barne da. Proposatuak izanen diren ateraldiak gida diplomatu batzuekin eginen dira. Mementoan ez da egun finkorik astean; ateraldiak eramailearen disponibilitatearen arabera eginen dira. Ibiltzeaz gain, batzuetan helburu kultural bat izan daiteke ere. Iparraldean, hegoaldean edo berdin urruntxago gertatzen ahal dira. Egun baten iraupena eta menturaz asteburu bat edo zonbait egun hartuko dituzte. Elkartekide bihurtzeko, urtsukozapetak@ outlook.fr gunera joan eta behar den guzia aurkitzen da, bai eta ondoko egunetan pentsatuak diren ibilaldien berri ere. Elkartean sartu aitzin ibilaldi bat egin daiteke jastatzeko. Dena den lehen hitzordua 14an zen, Marmauko bidearen egiteko. Bide on elkarte berriari!
Email Facebook Twitter LinkedIn

3531. zbk

Napoli ikusiz geroz hiltzen ahal zira gustuan gauza ederragorik ez da nihun ikusteko.

Italiako erran zaharra

Gure Hitza | 2020/01/16

Herria kazetaren inkesta Eta makila klaskak

Peio Jorajuria

Lerro hauen izenburuan aipatuak diren inkestak eta makila klaskek ez dute elgarrekin deus ikustekorik. Irakurle, zutabe hau aitzina irakurtzen baduzu, fite konprenituko duzu bi gai desberdinez ari naizela hor. Goazen bada. Aspaldi bazuen Herria honek ez zuela inkestarik egin bere barneko aferez. Azkena, uste dut, 1996an, Gilen Irigoin orduko kolaboratzaileak kudeatu zuena. Kasik mende laurden bat! Menane Oxandabaratz oraingo idazleburuak nahi izan du inkestaño bat bultza dezagun, sinplea bezain adierazgarria, jakin nahiz gaur nolakoa daukazuen euskal astekari hau. Badakigu irakurle bakoitzak aurkitzen duela astekari hontan bere bazka, gustukoa hartuz eta gaineratekoa baztertuz. Zeren belar onaren artetik baita beti belar txarrik ere, edo txarra ez baldin bada ere, bederen gustu gutiagokoa. Eta hain zuzen, batentzat ona denak bertze bati gustu karatsagoa edo beharbada ilaunagoa utziko dio, eta alderantziz. Eta badira menturaz alor batzuk kazeta honek egundaino...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016