Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 16a

Hamabi urte auzapez egonik

Urruñan, auzapez berri bat ukanen dute martxoan. Agiantza bilkuraren karietarat, Odile de Coral auzapezak deplauki erran du, ja erakusterat emana zuena egia erran, ez dela hautagai izanen, auzapez kargua hamabi urtez atxikia ukanik. Sustengatuko du Francis Gavilan bere lehen axudanta. Bi zerrendaburu badira agertuak bestalde, Sébastien Etchebarne eta Felipe Arramendi, hau abertzalea.
Email Facebook Twitter LinkedIn

Kostaldean | 2020/01/16

Idek eta hets, hets eta idek

Hendaian, berriz ideki dute erien asurantza-kutxaren bulegoa, astean hiru egun behin, astelehen, astearte eta ortzegunetan, probisurki hondartzako auzoaldean, hemendik zonbait hilabeteren buruan plantatzeko lehengo prezeturtegian, Herriko Etxetik hurbil, arte hortan obra asko han eginik. Idekitze hori jende anitzek berante tsia zuten. Aldiz, kutxa horren bulegoa zerratu dute Donibane Lohizuneko hiribarnean bainan astean bi egunez segituko du, asteazken eta ortziraletan, Sagardian egoitzan, heldu den martxo arte segurik. Kutxaz arduratzen direnen arabera erabaki horiek hartu dira ikusiz nun zonbat jende dabilan. Ikusiz ere gero eta urrats gehiago egiten dela internet baliatuz. Ahantziz ote internet hori ez dela oraino familia guzietan sartua?...

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/01/16

Sailkapen baliosa izaiten ahal?

Jean-François Larralde donibandar ikerleak plazaratu du lan bat galdetuz Donibane eta Ziburu parte bederen, portua eta hiribarneko zati on bat, sailkatuak izan diten UNESCO erakundeak atsulutuki begiratu behar diren gune berezien artean. Gisa hortan sailkatzeak baluzkeela abantail handiak bi herrientzat. Jendea mintzo da tar tar tar proposamen hortaz. Frangok begi onez ikusten dute gauza hori, batzuk erranez haatik luze joan ditakeela sailkapen horren ardiestea. Beste frango dudakor, sailkatze hori baliosa izan ditakeela segur bainan afera horrek badukeela ere bere alderdi txarra....

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/01/16

Zaiak laburregi?

Donibane Lohizunen, untsa bitxia kausi ditakeen gauza bat gertatu da gauak gau, norbaitek "sexiste" idatzi du tindu zuriz eta hitz larriz Hordago erakustegiko berinan. Itxuren arabera, "feminista" izan behar da hori hola egin duena, salatu nahiz hor agertzen diren margoak, Mattin Partarrieu artista ezagutuarenak. Emazteak ez dituela behar bezala tratatzen. Biziki pollitak margotzen bainan sobera arinki bezti, zaiak bereziki aise laburregi. Bakoitxak bere gustu, badira margolari jeinutsu horren obrak maite dituztenak eta badira ez dituztenak maite. Dugun erran haatik anitz tokitan ikusten ahal direla eta ez dutela ustegabetarik bildua aspaldian duten arrakasta....

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/01/16

Bixintxo bestak Hendaian

Bixintxo%20bestak%20Hendaian
Hendaian, biziki besta sanoak eta alegerak izaiten dira urtarrilean muntatzen direnak, urteko lehenetarik beraz, Jondoni Bixintxo herriko patroin sainduaren ohoretan. Aurten ere, bi asteburuz segidan, izanen da mugimendu eta airostasun! Lehen hitzordua ortzirale huntan (18:30), Pellot kortsario famatua, Azeria deitzen zutena, berriz jinen baita itsasoz bere herrirat, Neskatxa bere lagunarekin, zernahi haur, untsa polliki jauntziak, heien biderat joanik, Kanetako porturaino. Denak gero bilduko dira Herriko Etxearen aitzinean eta hor idekiko dira bestak! Ondotik, ausagailu frango, besteak beste ondoko asteburuan ikusiko den danborrada nagusiaren errepika. Arratsean, Jondoni Bixintxo elizan kontzertu bat Zaria abesbatzarekin, Imanol Elizasu zuzendari, sartzea urririk. Larunbatean (15:00), mus lehiaketa Ondarraitzen. 5etan, euskal dantza ikusgarria Daniel-Ugarte plazan, Akelarre elkartearen 45 urteak ospatuz. Pintxo Pote (19:30) Herriko Etxearen aitzineko...

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/01/16

Bixintxo bestak Ziburun

Bixintxo%20bestak%20Ziburun
Ziburun, urteak jin eta urteak joan, beti berdin atxikiak dira Jondoni Bixintxo sainduak ekartzen daizkioten herriko besteri. Aurten ere, besta-komiteak, Jojo Aramburu elkarteburu, egitarau nasai eta herrikoia badu moldatua. Bestak ortziralean hasiko dira (14:15), eskoletako haurrekin, auzapezak haur horieri botatuz herriko giltzak. Ondotik saristatuko dira haurren arteko marrazki lehiaketan hobekienik sailkatu direnak. Bereziki Gabriel Ricau, San Mixel eskolan dabilan 10 urteko mutiko hunek egin marrazkia berexia izan baita besten afixarentzat. Mus lehiaketa (20:00) Cathy ostatuan eta mutxikoak herriko plazan. Larunbatean (16:00), trial ariketak pilota plazan. Poteo Ziburu Euskaldun taldearekin (18:00). Kontzertua Harrabost taldearekin (22:00). Dantzaldia Pacha Mamarekin (23:00). Igandean (9:00), tiroka lehiaketa. Meza nagusia Jondoni Bixintxo ohoratuz (10:30). Odolki egileen xapelketa herriko plazan (11:30). Eguerditan, ondo hartan berean, zintzur...

Irakurri segida


3531. zbk

Napoli ikusiz geroz hiltzen ahal zira gustuan gauza ederragorik ez da nihun ikusteko.

Italiako erran zaharra

Gure Hitza | 2020/01/16

Herria kazetaren inkesta Eta makila klaskak

Peio Jorajuria

Lerro hauen izenburuan aipatuak diren inkestak eta makila klaskek ez dute elgarrekin deus ikustekorik. Irakurle, zutabe hau aitzina irakurtzen baduzu, fite konprenituko duzu bi gai desberdinez ari naizela hor. Goazen bada. Aspaldi bazuen Herria honek ez zuela inkestarik egin bere barneko aferez. Azkena, uste dut, 1996an, Gilen Irigoin orduko kolaboratzaileak kudeatu zuena. Kasik mende laurden bat! Menane Oxandabaratz oraingo idazleburuak nahi izan du inkestaño bat bultza dezagun, sinplea bezain adierazgarria, jakin nahiz gaur nolakoa daukazuen euskal astekari hau. Badakigu irakurle bakoitzak aurkitzen duela astekari hontan bere bazka, gustukoa hartuz eta gaineratekoa baztertuz. Zeren belar onaren artetik baita beti belar txarrik ere, edo txarra ez baldin bada ere, bederen gustu gutiagokoa. Eta hain zuzen, batentzat ona denak bertze bati gustu karatsagoa edo beharbada ilaunagoa utziko dio, eta alderantziz. Eta badira menturaz alor batzuk kazeta honek egundaino...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016