Gure Hitza | 2020eko Urtarrilaren 16a

Herria kazetaren inkesta Eta makila klaskak

Peio Jorajuria

Lerro hauen izenburuan aipatuak diren inkestak eta makila klaskek ez dute elgarrekin deus ikustekorik. Irakurle, zutabe hau aitzina irakurtzen baduzu, fite konprenituko duzu bi gai desberdinez ari naizela hor. Goazen bada. Aspaldi bazuen Herria honek ez zuela inkestarik egin bere barneko aferez. Azkena, uste dut, 1996an, Gilen Irigoin orduko kolaboratzaileak kudeatu zuena. Kasik mende laurden bat! Menane Oxandabaratz oraingo idazleburuak nahi izan du inkestaño bat bultza dezagun, sinplea bezain adierazgarria, jakin nahiz gaur nolakoa daukazuen euskal astekari hau. Badakigu irakurle bakoitzak aurkitzen duela astekari hontan bere bazka, gustukoa hartuz eta gaineratekoa baztertuz. Zeren belar onaren artetik baita beti belar txarrik ere, edo txarra ez baldin bada ere, bederen gustu gutiagokoa. Eta hain zuzen, batentzat ona denak bertze bati gustu karatsagoa edo beharbada ilaunagoa utziko dio, eta alderantziz. Eta badira menturaz alor batzuk kazeta honek egundaino aipatzen ez dituenak, edo gutiegi. Eta hemen erabiltzen dugun euskara, nolakoa zaizu? Idorregia, batuegia, gure xokoetako euskalkiz beteegia? Eta hau ere, lehen lehenik aipatu beharko nuena: irakurle, nor zaitugu? Emazte, gizon, gazte, adin gehiagoko? Hots, irakurle adiskidea, aste hontako kazetaren erdian aurkituko duzu galdeketa berezi hori, laster batean bete dezakezuna. Atsegin genuke itzultzen bazenigu, gutunez edo e-mailez. Garrantzi handikoa da guretzat, astekari hau hobetu dezagun. Aitzinetik eskerrik beroenak. Bertzalde, hemengoek Baionan ginuen joan den larunbatean hitzordu handia, arrunt geldian den euskal bakearen eraikuntzak aitzina jo dezan. Bilbon ere arratsalde berean errepikatu den manifestaldia. Hamar milako bat lagun Baionan, hirurogeita hamarreko bat Bilbon. Eta jendeen gutiz gehienak makila eskuan. 2013ko azaroan Maulen egin zen bezala, orduan lurralde kolektibitatea eskatzeko. Eta makila klaskek ukan zuten fruitu, Euskal Elkargoa ardietsi zen. Oraingo makila klasken oihartzuna heldu ote da Madril eta Pariseraino? Hala nahi ginuke. Bake prozesua bururaino behar da eraman. Badira hogeita hamar urte hontan preso diren euskal militanteak. Kasu berean bertze edozein preso libratua izanen zen. Zer ari dira espainol eta frantses gobernuak? Justizia ministeritza Mendeku ministeritza bilakatua dea? Joan den maiatzean, Emmanuel Macron frantses lehendakariak hitzaldi suharra egin zuen, Miarritzen: "Euskal Herriko bake prozesua lagundu behar dugu, historia ez dadin errepika". Hitza hitz, lehendakari jauna!
Email Facebook Twitter LinkedIn

3531. zbk

Napoli ikusiz geroz hiltzen ahal zira gustuan gauza ederragorik ez da nihun ikusteko.

Italiako erran zaharra

Gure Hitza | 2020/01/16

Herria kazetaren inkesta Eta makila klaskak

Peio Jorajuria

Lerro hauen izenburuan aipatuak diren inkestak eta makila klaskek ez dute elgarrekin deus ikustekorik. Irakurle, zutabe hau aitzina irakurtzen baduzu, fite konprenituko duzu bi gai desberdinez ari naizela hor. Goazen bada. Aspaldi bazuen Herria honek ez zuela inkestarik egin bere barneko aferez. Azkena, uste dut, 1996an, Gilen Irigoin orduko kolaboratzaileak kudeatu zuena. Kasik mende laurden bat! Menane Oxandabaratz oraingo idazleburuak nahi izan du inkestaño bat bultza dezagun, sinplea bezain adierazgarria, jakin nahiz gaur nolakoa daukazuen euskal astekari hau. Badakigu irakurle bakoitzak aurkitzen duela astekari hontan bere bazka, gustukoa hartuz eta gaineratekoa baztertuz. Zeren belar onaren artetik baita beti belar txarrik ere, edo txarra ez baldin bada ere, bederen gustu gutiagokoa. Eta hain zuzen, batentzat ona denak bertze bati gustu karatsagoa edo beharbada ilaunagoa utziko dio, eta alderantziz. Eta badira menturaz alor batzuk kazeta honek egundaino...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016