Batean hau dela eta bestean
hura, zonbat itsuskeria gutien
ustean! Denak harrituak ginauden
jakinik nola hil-hobi zonbait
fundituak izan diren Baionan,
juduen hilerrietan. Hau besterik
da bainan zinez ezin onetsia; Ama
Birjinaren iduriak hautsi dituzte eta
lurrerat bota Paueko hiru elizetan
bai eta handik hurbileko beste
bitan! Dena den, gizon gazte bat
atxilotua izan da, hura izan behar
dela hobenduna bainan gizon
hori ez omen da burutik xuxen.
Gisa guziz haatik, untsa gertakari
peningarria.
Frantses kantari guzien artean,
Serge Lama ezagutuenetarik da
eta maitatuenetarik ere ba. 77 urte
bete behar otsailean. Mende erdia
baino gehiago ibilki dela harat eta
hunat, beti kar berarekin alde bat
kantuz. Osagarriak ez du haatik
hanbat laguntzen, zangoek ez
atxiki nahi besteak beste, eta joan
den egunean jakinarazi du, mezu
hunkigarri baten bitartez, ez dela
gehiago nihun kantuz ariko salbu
Parisen berean....
Joan den larunbat arratsaldean
iragan da Bilbon beste espetxe
politika bat aldarrikatzeko manifestaldia,
Sare plataformak deiturik.
Zenbait oren lehenago,
jendalde handia ibilia zen Baionako
karriketan, eskakizun bera
plazaratzeko xedez. Bi hiriburuak
kontuan hartuz, 80 000
lagun baino gehiago bildu direla
mobilizazio horietan baieztatu
dute antolatzaileek.
Bilboko manifestaldian, pankartaren
gibeletik joan dira Rosa
Rodero, Joseba Goikoetxea
ETAk hil zuen Ertzaintzako sarjentuaren
alarguna, Axun Lasa,
Joxean Lasa GALeko biktimaren
arreba, Joseba Azkarraga Sareko
bozeramailea eta Etxerateko
hainbat kide.
Parte hartzaileetan ziren Arnaldo
Otegi EH Bilduko koordinatzaile
nagusia, Andeka Larrea Euskadiko
Podemoseko komunikazio
idazkaria eta Josetxo Arrieta
Senatari ohia, Mitxel Lakuntza
eta Garbiñe Aranburu ELA eta
LABeko idazkari nagusiak, bai
eta ere UGT eta CCOOko kideak,
bertzeak bertze.
Arnaldo Otegik ohartarazi du
borroka armatua aspaldi...
Arantxa Tapia Ekonomiaren
Garapen eta Azpiegitura Sailburuak
Hondarribiko aireportua
sustatzen duen Ortzibia sozietatearen
2019ko bilana egin du,
urtarrilaren 10eko prentsaurrekoaren
bidez. Iaz, 315 000 bidaiari
pasatu ziren Hondarribiko
aireportutik, aitzineko urtean
baino %10,6 gehiago.
Halaber, Arantza Tapiak jakinarazi
du uztailaren 10etik aitzina
hegaldi berri batek Donostia
eta Londres lotuko dituela.
Bestalde, erregularrak ez diren
hegaldien kopurua ere emendatu
da. Zehazki, gama handik
turismoarekin eta enpresa munduarekin
lotuak diren hegaldiek
%32ko gorakada ezagutu
dute. Kasu honetan, Espainiatik,
Frantziatik, Portugaletik eta Erresuma
Batutik heldu dira bidaiariak
Gipuzkoako aireportura....
Urtarrilaren 15 honetan abiatu
da 2020ko sagardo denboraldi
berria, Astigarragako Alorrenea
sagardotegian. Aurtengo denboraldia
Izaro kantariak ideki du.
Xabier Urdangarin Astigarragako
auzapeza eta Sagardun
Partzuergoko lehendakaria izan
da eguerditan Sagardoetxean
ospatu den aurkezpen ekitaldiko
buru. Eusko Jaurlaritza eta
Gipuzkoako Aldundiko ordezkariek
ere parte hartu dute ospakizunean....
Kanadak xerkatzen ditu milioi bat pertsona
beren herrira etorri nahi dutenak. Zahartzen
ari den populazio bat dutela eta, ekonomiaren
garapena handitzeko xedearekin. Hemendik
eta 2021 urte arte nahi lukete milioi bat immigratu
errezebitu. Errusiatik landa, eremuz munduko
herri handiena da, bere lurraldea
kondutan hartuz populazio ahula du,
sortze guti duelakoz. Kanadaren ekonomiarentzat
beharrezkoa da langileak
ukaitea, hortakoz du gobernamenduak
proiektu hau plantan jarri. Kanada beti
izan da herri bat immigratueri ateak
ideki dituena, funtsean garai batez euskaldunak
ere ibili dira. Irakurtzen ahal da
Kanadako populazioaren %20a atzerritarrak
direla....
Kanadak xerkatzen ditu milioi bat pertsona
beren herrira etorri nahi dutenak. Zahartzen
ari den populazio bat dutela eta, ekonomiaren
garapena handitzeko xedearekin. Hemendik
eta 2021 urte arte nahi lukete milioi bat immigratu
errezebitu. Errusiatik landa, eremuz munduko
herri handiena da, bere lurraldea
kondutan hartuz populazio ahula du,
sortze guti duelakoz. Kanadaren ekonomiarentzat
beharrezkoa da langileak
ukaitea, hortakoz du gobernamenduak
proiektu hau plantan jarri. Kanada beti
izan da herri bat immigratueri ateak
ideki dituena, funtsean garai batez euskaldunak
ere ibili dira. Irakurtzen ahal da
Kanadako populazioaren %20a atzerritarrak
direla....
Aurtengo urtea hasiz geroztik, itsasoan 17 hil
izan dira, horri gehitu behar zaio Parisen hegazkin
batean atzemana izan den etorkin nerabea.
2019ko urtean Espainiako Kanaria uhartetik
anitz etorkin Europan sartu badira, aurtengo
urtea berdintsua izanen dela errana da. Jazko
zenbakiek erakustera emaiten dute 2.698 migrante
Gibraltar itsasartetik sartu direla, orain
Kanaria eskualdea da hautatua.
Afrika eta Kanaria arte bide hortan anitz istripu
gertatzen dira, horrez gain emazte batzuk haur
beharretan direla eta, artatze eskasagatik gertatzen
zaie haurrak sortu eta berehala galtzea.
HCR-ak (Haut Commissariat des nations unies
pour les Réfugiés) plantan jarri du afrikar lurraldean
eginak izan daitezen aterpetzeko galdeak,
baina horrek ondorio bat badu, ez baitira
denak errefuxiatu bezala ezagutuak eta beren
artean gatazka batzuk sortzen ahal baititu. Adibidetzat,
Sudaneko 300 bat herritar Nigeriako
polizak arrastatu ditu, ziren kanpamenduan
sua ezarri zutela...
Fukushimako zentral nuklearraren ur irradiatuak
botatuak izan ziren, 2011n iragan zen
nuklear hondamendiagatik. Japoniak berriro
erabaki du Pazifiko Ozeanorat milioika ur
irradiatuak botatzea, ez dutela beste aterabiderik
argudiatuz. Hego Korea arranguratua
agertzen da, jadanik bi herrien artean harreman
minberatsua delarik. Japoniar agintarien
erranetan, ez dute finkatua obrak noiz
hasiko diren, 2020an Tokyon iragan behar
diren Olinpiar Jokoak utziko dituztela pasatzera
abisatua dute.
Bestalde lurralde hortan bizi diren laborariak
eta arrantzaleak ere kezkatuak dira, abisua
ukan zuten lurrak kasik garbituak zirela,
dudak zituztelarik oihanak ez baitira tratatuak
izan. Berri hunek berriz Fukushimako
zentral nuklearraren istripuagatik, nun 9.000
km2ko eremua hunkia izan zen, bazterrak
kexatzen ditu. 16.000 langilek parte hartu
dute garbiketa lanetan, garbiketa lanek 24
miliar euroko gastua eraginez eta hondakin
meta neurrigabea sorraraziz. Hor diren
herri anitz...
Londres eta Brusela ari dira negoziatzen
Erresuma Batua (Britainia Handia eta Ipar
Irlanda) nola atera Europatik. Aitzin Boris
Johnson ingeles lehen ministroak behar du
ofizialki Ursula von der Leyen Europako parlamentuko
buruzagiari jakinarazi bere herria
Europatik aterako dela. Irakurtzen ahal da
egutegia biziki tinkia duela, urtarrilaren 31ko
egina izan behar balitzateke. Joan den asteartean
Europako Batasunetik ateratzeko
legea Ingalaterrako legebiltzarrean (House
of Commons) pasatu da, 3 urtez eztabaidak
iraganik, Boris Johnson-ek definitiboki ateratzeko
adosmena lortu du, azkenik Lords
Ganbaran (House of Lords) pasatu ondoan.
Ez da deus trabarik izaiten ahal urtarrilaren
31n atera daitezen. Brexit kapitulua bururatua
bada, afera ez da hortan gelditzen, urte
bukaera arte Erresuma Batuak beharko ditu
Europar legeak segitu, dibortzio guzietan
bezala, ondoko urteentzat beharko baita
adostu bien arteko harremanak zein nolakoak
izanen diren.
Boris Johnson,...
Lerro hauen izenburuan aipatuak diren inkestak
eta makila klaskek ez dute elgarrekin deus
ikustekorik. Irakurle, zutabe hau aitzina irakurtzen
baduzu, fite konprenituko duzu bi gai
desberdinez ari naizela hor. Goazen bada.
Aspaldi bazuen Herria honek ez zuela inkestarik
egin bere barneko aferez. Azkena, uste
dut, 1996an, Gilen Irigoin orduko kolaboratzaileak
kudeatu zuena. Kasik mende laurden
bat! Menane Oxandabaratz oraingo idazleburuak
nahi izan du inkestaño bat bultza dezagun,
sinplea bezain adierazgarria, jakin nahiz
gaur nolakoa daukazuen euskal astekari hau.
Badakigu irakurle bakoitzak aurkitzen duela
astekari hontan bere bazka, gustukoa hartuz
eta gaineratekoa baztertuz. Zeren belar onaren
artetik baita beti belar txarrik ere, edo
txarra ez baldin bada ere, bederen gustu gutiagokoa.
Eta hain zuzen, batentzat ona denak
bertze bati gustu karatsagoa edo beharbada
ilaunagoa utziko dio, eta alderantziz. Eta
badira menturaz alor batzuk kazeta honek
egundaino...