Han eta Hemen | 2020eko Urtarrilaren 16a

Itsas Bazterretik: Etorkinen aldeko bilketa!

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20Bazterretik:%20Etorkinen%20aldeko%20bilketa!

Irungo Harrera guneko Jon eta Ametsen mintzaldiaren ondotik, etorkinen aldeko bilketa bat egitea erabakia izan zen: - Baionako Diakite gunearendako: higiena produktuak eta lo egiteko mihiseak - Irungo Harrera sarea gunearen alde: jantziak, zapatak... Bilketa biziki ederra lortua izan da eskertzen ditugun familiei esker. Bi elkarteetatik ibiliko diren etorkinek garbitzeko eta janzteko aukera ukango dute honi esker. Txalo bero bat deneri!
Email Facebook Twitter LinkedIn

Han eta Hemen | 2020/01/16

Haziak Mintzo: San Frantses Xabier ikastetxeko "Uztaolak"

San Frantses Xabier kolegioa

Haziak%20Mintzo:%20San%20Frantses%20Xabier%20ikastetxeko%20Uztaolak
Badu zenbait urte orain, Uztaritzeko San Frantses Xabier ikastetxean, Eguberriko bakantzen aitzineko egunak doi bat bereziak direla. Alabainan, usaiako ordutegiak aldatuak dira eta gelak nahasiak. Egun horiek, "Uztaola" dute izena. Ikasleek erakasle ezberdinekin hautatu duten gai bat jorratzen dute, eta beren lanaren uzta beste laguner aurkezten. Gaiak Uztarizabalak dira: lehen sokorriak, San Frantses Xabier kolegioaren historia, euskal mitologia, orientazioa, artea, txinatar itzalak, zientziak edo beste... Egun horien helburua ikasleer usaiaz kanpoko ikasteko molde baten proposatzea da, diziplinartekoa, bainan ere... eta sustut momentu goxo batzuen pasatzea....

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/01/16

Haziak Loratzen: Uztaritzeko hauteskundeak

Xede B2 G. L.

Haziak%20Loratzen:%20Uztaritzeko%20hauteskundeak
Dakizuen bezala, 2020ko martxoan, udal hauteskundeak, izanen dira. Uztaritzen, Uztaritze Bai, lekuan den ekipa, berriz aurkezten da. Gaurko auzapeza eta bere taldea, abertzale eta ezkerreko jendeen elkartze bat da. Zehatza izaiteko, azpimarratu behar da, desadostasun handiengatik, 2019ko apirilean, bost hautetsi joan zirela herriko kontseilutik. Gainera, beste batzuk, bost urte Herriko Etxean pasatuz gero, haien lekua uzten dute ere. Horregatik, haien zerrendan, hautagai berriak sarrarazi behar izan dituzte. Hautatu dute, jende desberdinari lekua proposatzea. Abertzale edo ezkerreko pertsonekin harremanetan sartu dira. Oreka baten lortzeko, kasu eman dute, adin guzietako jendea ukaitea; baita Uztari tzeko auzo guziak ordezkatuak izatea. Bistan dena, galdegina zen ere, herriko bizian partaide izaitea. Momentu honetan, A. A-L ene alabaren gana hurbildu dira lekua proposatzeko. Betidanik herriko bizian parte hartzen du. Ttipitatik, Izartxo...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/01/16

Historia errepika ez dadin, orain presoak!

Historia%20errepika%20ez%20dadin_%20orain%20presoak!
Joan den larunbatean Baionan 10.000 pertsona eta Bilbon 70.000 pertsona bildu dira, "historia errepika ez dadin, orain presoak" lemapean, Emmanuel Macron eta Pedro Sanchez-i deia luzatzeko Euskal Herriko bakearen alde. Baionan manifestaldia abiatu da, buru zirelarik joaldunak eta traktoreak. Lehen oihal bat eraman dute euskal preso politikoen familiek "Maintenant les prisonnièr.e.s!, Orain Presoak!" lemarekin. Bigarren banderola gazteek atxikitzen zuten, hauxe irakurtzen ahal zelarik: "Ez dezagun historia errepika", gibeletik manifestaziora etorriak zirenak makila bat eskuetan zirela. Bakearen Artisauek eta Bake Bideak deiturik, Euskal Herriko delegazioaren eta gobernuaren artean ideki den eztabaida gunearen baitan, Frantziako gobernuari bakearen alde egin dezan eskatzeko. Gaur egun orotara 242 preso politiko dira. Hitza hartu dute Euskal Elkargoko 2 presidente- ordek, Kotte Ecenaro Hendaiako auzapezak eta Maider Behoteguy Bardozeko lehen...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/01/16

Erretreten erreforma: bazterrak beti kexu!

Erretreten%20erreforma:%20bazterrak%20beti%20kexu!
Ez da erraiterik bazterrak berotuak direla erretreten erreforma dela eta, pribatu ala publikoko langile bai eta berengain ari diren kategoria guziak joan den astean berriz karriketan ibili dira. Lehen sumindurak abenduaren 5ean hasi ziren, geroztik manifestazioak eta blokatzeak gelditu gabe antolatuak izan dira, hiri handietan jendea trabatua baldin bada, ez da Euskal Herri xoko huntan holakorik gertatu. Baionan ere joan den ostegun eta larunbatean manifestazioak iragan dira. Ostegunekoan lan eguna izanez langile andana bat hurbildu da, 8.000 eta 4.500 arteko zenbakia emana izan da. Azpimarratzekoa da, enpresa batzuk greba egiteko ohidura ez dutenak ere hurbildu direla, horietan adibidetzat Baionako Euskal Museoa lehen aldikoz hetsia zena, Biarritzeko aireportuko langileak ere ikusten ahal ziren. Langile sindikatuekin batean, beste mugimendu batzuk ere deia zabaldua zuten, ikusten ahal ziren heien banderak manifestazio denboran. Lizeoetako gazteak ere...

Irakurri segida


3531. zbk

Napoli ikusiz geroz hiltzen ahal zira gustuan gauza ederragorik ez da nihun ikusteko.

Italiako erran zaharra

Gure Hitza | 2020/01/16

Herria kazetaren inkesta Eta makila klaskak

Peio Jorajuria

Lerro hauen izenburuan aipatuak diren inkestak eta makila klaskek ez dute elgarrekin deus ikustekorik. Irakurle, zutabe hau aitzina irakurtzen baduzu, fite konprenituko duzu bi gai desberdinez ari naizela hor. Goazen bada. Aspaldi bazuen Herria honek ez zuela inkestarik egin bere barneko aferez. Azkena, uste dut, 1996an, Gilen Irigoin orduko kolaboratzaileak kudeatu zuena. Kasik mende laurden bat! Menane Oxandabaratz oraingo idazleburuak nahi izan du inkestaño bat bultza dezagun, sinplea bezain adierazgarria, jakin nahiz gaur nolakoa daukazuen euskal astekari hau. Badakigu irakurle bakoitzak aurkitzen duela astekari hontan bere bazka, gustukoa hartuz eta gaineratekoa baztertuz. Zeren belar onaren artetik baita beti belar txarrik ere, edo txarra ez baldin bada ere, bederen gustu gutiagokoa. Eta hain zuzen, batentzat ona denak bertze bati gustu karatsagoa edo beharbada ilaunagoa utziko dio, eta alderantziz. Eta badira menturaz alor batzuk kazeta honek egundaino...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016